Andimendi
Andimendi[1] Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendilerro bat da, Sakana haranaren hegoaldean eta Goñibar eta Ollaran ibarren iparraldean kokatua. Elkarren arteko nolabaiteko jarraipena dute Andimendik eta Urbasa mendilerroak: izan ere, bi mendilerroek eratutako mendigunea babesten du Urbasa-Andia natura parkeak.
Andimendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Beriain |
Garaiera | 1.493 m |
Mota | mendilerro eta mendi |
Azalera | 113,99 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′42″N 1°57′01″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Halaber, Andimendin dugu Euskal Herriko erdigunea, 2004an matematikoki ezarria. Beriain mendi ikusgarria da Andimendiko tontorrik altuen eta ezagunena. Branka moduko profil ezaguna du Ihurbain tontorraren mendebaldean, ursalto deitzen dioten ebaki geologiko bertikalduna.
Mendiak
Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:
Tontorren zerrenda osoa
- Beriain, 1.493 m.
- Ihurbain, 1416 m.
- Beriainpunta, 1.429 m.
- Amorro, 1.349 m.
- Lezizagoa edo Lezitza, 1.348 m.
- Idoitxiki, 1.272 m.
- Peña Blanca, 1.266 m.
- Alto de las Bordas Viejas, 1.265 m.
- Arrasaundi, 1.261 m.
- Atazabal, 1.252 m.
- Malkasko, 1.238 m.
- Pagomotxeta, 1.237 m.
- Elordia, 1.235 m.
- Artxurieta, 1.228 m.
- Beorzulo, 1.228 m.
- Eskalaborro, 1.228 m.
- Trinidad de Iturgoien, 1.224 m.
- Zurloz, 1.224 m.
- Mugaga, 1.219 m.
- Oskandia, 1.215 m.
- Satrustegiko Haitza, 1.204 m
- Tontorraundi, 1.203 m.
- Aitzorrotz, 1.192 m.
- Lardanburu, 1.183 m.
- Dorrokoteka, 1.176 m.
- Saratsa edo Usabide, 1.173 m.
- Otsaurka, 1.171 m.
- Tanturaundi, 1.162 m.
- Zoiolagana, 1.147 m.
- Tunelgaña, 1.146 m.
- Artzidoi, 1.143 m.
- Bixkarluz, 1.141 m.
- El Alto, 1.139 m.
- Satrustegi II, 1.139 m.
- Elimendi, 1.135 m.
- Urdanegi, 1.131 m.
- Txurregi, 1.128 m.
- Tanturtxiki, 1.102 m.
- Motxope, 1.079 m.
- Monosarios, 1.067 m.
- Ibarrola, 1.065 m.
- Santa Cruz, 1.042 m.
- Mendiburu, 1.039 m.
- Gaztelu III 1.001 m.
- Mendizelaia, 982 m.
- Gazteluzar, 979 m.
- Kapanasta, 973 m.
- Txargain, 972 m.
- Alto de la Balsa, 889 m.
- San Cristobal, 654 m
- Eularro, 646 m.
- Monte Primero, 639 m.
- Errezumendia, 609 m.
- Burumendi, 603 m
- Txaparrandia, 598 m
- Aizgorrieta, 578 m
- Santa Barbara, 554 m
- Alto de Kapana, 489 m
Ikus, gainera
- Euskal Herriko Erdigunea, 1.236 m.[4]
- Euskal Herriko mendilerroen zerrenda
- Nafarroako mendien zerrenda
- Urbasa-Andia natura parkea
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Andimendi (Mendikat) - Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
- Euskal Herriko Erdigunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.