Anders Zorn
Anders Leonard Zorn (Mora, Dalarna 1860ko otsailaren 18-ibidem, 1920ko abuztuaren 22) inpresionismoaren margolari, eskultore eta grabatzaile suediarra izan zen.[1]
Anders Zorn | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anders Leonard Zorn |
Jaiotza | Mora Parish (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | Suediarra |
Heriotza | Mora Parish (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Mora old cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Leonhard Zorn |
Ama | Grudd Anna Andersdotter |
Ezkontidea(k) | Emma Zorn (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Suediako Arteen Errege Akademia |
Hizkuntzak | suediera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, watercolorist (en) ![]() |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak Paris Konstantinopla Madril Londres Saint Ives eta Chicago |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Rembrandt |
Mugimendua | inpresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua biluzia genero-margolana paisaia margolaritza Itsas ikuspegia erretratua |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Biografia
Grudd Anna Andersdotter suediar nekazariaren eta Leonhard Zorn alemaniar garagardogilearen seme naturala izan zen. Ez zuen aita ezagutu eta aitona-amonek hazi zuten. 1872an hasi zen Enköping eskolan ikasten. 1875ean Stockholmeko Arteen Akademian matrikulatu zen eta bertan ikasi zuen 1880ra arte. Ikasketak amaitu zituen urte berean Emma Lamm ezagutu zuen, gerora Emma Zorn (1860-1942) bezala ezagutua, familia aberats batetik zetorrena; 1885ean ezkondu ziren.
Garrantzia
Anders Zornen originaltasuna bizitzak eta atmosferak markatutako bere lanetan datza. Oso ezaguna da bere erretratuei eta paisaiei esker baina batez ere egin zituen biluzi artistikoei esker; azken lan horien berezitasuna uraren eta hezetasunaren presentzia da. Esan daiteke Carl Larssonekin batera Suediako margolari ezagunena dela. Mora hirian bere lanei eskainitako museoa dago.[2]
Iruditegia
Autoerretratuak
- Autoerretratua, datarik gabe.
- Autoerretratua, 1882.
- Autoerretratua modeloarekin, 1896.
- Autoerretratua berokiarekin, 1915.
Erretratuak
- Oskar II.a Suediakoa, 1898.
- Bruno Liljefors margolaria, 1906.
- Emakumea larruzko berokiarekin.
- Hugo Resinger, 1907.
Biluzi artistikoak
- Logelan.
- Bainu bat hartzen, 1906.
- Emakumea txalupan.
- Neska gaztea tailerrean.
- Dalarnako neskak bainatzen.
Eskulturak
- Alma.
- Fauno eta Ninfa.
Grabatuak
- Mary Thielska.
- Saint_Yves-en.
- Venus de la Vilette.
- Saint Gaudens_II.
Bibliografia
- Birnbaum, Britta (1985). Paintings at Nationalmuseum. Stockholm: Nationalmuseum. ISBN 91-7100-273-1.
- Lidbeck, Sven (2007). Anders Zorn Etchings - Catalogue Raisonné 2007. Stockholm: Zorn Gallery. ISBN 978-91-631-8962-3.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Suedieraz):Zorn Museoaren webgune ofiziala.
- (Frantsesez):Zornen lanen kritika Artefields webgunean.
- (Gaztelaniaz):Zornen lanak.
- (Gaztelaniaz):"Anders Zorn: Errealismoa eta Inpresionismoa".