Ander Rodriguez

Ibilbidea

Historia ikasi zuen eta 2003tik kargu ezberdinak izan ditu. Arrasaten zinegotzia izan zen Ezker Batuarekin, beranduago bigarren alkateorde izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan prokuradore izan zen 2007-2011 tartean, lehenengo Ezker Batuarekin eta, ondoren, Alternatibarekin.

2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako foru diputatua izan da.[1][2] 2015eko foru hauteskundeen ondoren EH Bilduren taldeko aholkularia izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.[3]

2017tik EH Bilduren Gizarte Politikako idazkaria da. 2017ko azaroan Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izendatu zuten, Geroa Galarraga ordezkatuz.[3]

2019tik Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[4] 2021ean utzi zuen kargua, EHUn doktoratu aurreko ikertzaile gisa lan egiteko.[5]

Hauteskundeak

Ander Rodriguezek lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Alderdia Koalizioa Barrutia Postua Emaitza
2003ko udal hauteskundeak Ezker Batua Arrasate 2.a (21etik) Hautetsia
2007ko udal hauteskundeak Ezker Batua-Berdeak EB-B / Zutik Arrasate 2.a (21etik) Hautetsia
2007ko foru hauteskundeak Ezker Batua-Berdeak EB-B / Aralar Deba-Urola 2.a (14tik) Hautetsia
2011ko udal hauteskundeak Alternatiba Bildu (EA-Alternatiba) Arrasate 3.a (21etik) Hautetsia
2011ko foru hauteskundeak Alternatiba Bildu (EA-Alternatiba) Deba-Urola 3.a (14tik) Hautetsia[lower-alpha 1]
2015eko foru hauteskundeak Alternatiba EH Bildu Deba-Urola 8.a (14tik) Ez hautetsia[lower-alpha 2]
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Alternatiba EH Bildu Gipuzkoa 9.a (25etik) Ez hautetsia[lower-alpha 3]
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Alternatiba EH Bildu Gipuzkoa 5.a (25etik) Hautetsia[lower-alpha 4]
  1. 2011ko uztailaren 14an kargua utzi zuen, foru gobernuko kide izateko.
  2. 2017ko azaroaren 28an batzarkide izendatu zuten, Geroa Galarraga ordezkatuz.
  3. 2019ko irailean legebiltzarkide izendatu zuten, Pello Urizar ordezkatuz.
  4. 2021eko apirilaren 26an kargua utzi zuen.

Erreferentziak

  1. Gipuzkoa, primera Diputación paritaria y euskaldun. Gara 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
  2. Garitano presenta hoy un gobierno experimentado en la gestión municipal. Diario de Noticias de Gipuzkoa 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
  3. Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Ander Rodriguez Lejarzaren fitxa pertsonala. .
  4. (Gaztelaniaz) Nuestro compañero Ander Rodríguez sustituye a Urizar en el Parlamento Vasco – Alternatiba. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  5. Urain, Jon O.. «Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.