Ander Etxegoien

Ander Etxegoien Martinez (Getaria, 1987ko urriaren 14a) traineru estropadetako patroia da. TKE Ligako patroi onena birritan izendatu dute, San Pedrorekin 2018an[1] eta Oriorekin 2022an.

Ander Etxegoien

Bizitza
JaiotzaGetaria, 1987ko urriaren 14a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

Getariako Arraun Elkartean hasi zuen kirol ibilbidea. 2018an San Pedrok eraman zuen TKE Ligan patroi titularra izateko eta Ligako patroi onenaren saria jaso zuen, taldeak 9. egin bazuen ere. Urte berean Kontxan egin zuen debuta. 2019an San Pedrok maila galdu zuen eta KAE Ligan Libia trainerua gidatzen jarraitu zuen Etxegoienek 2022ko denboraldirako Oriok fitxatu zuen eta taldea laugarrena izan bazen ere Ligako patroi onenaren saria irabazi zuen bigarren aldiz.

Taldeak

Honako talde hauetan aritu da Ander Etxegoien:[2]

TaldeakDenboraldiak
Getariako Arraun Elkartea2000-2017
Sanpedrotarra Arraun Elkartea2018-2021
Orio Arraunketa Elkartea2022-

Palmaresa

Erreferentziak

  1. «Ander Etxegoien izan da Eusko Label Ligako patroi onena» Artzape 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
  2. «Eusko Label Liga de traineras» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.