Andelos

Andelos Antzinako Erromaren garaian baskoien hiria edo civitas izan zen, egungo Andiondik (Mendigorria) gertu kokatua. Erromatar Inperioan, Hispania iparraldeko, eta batez ere, Tarraconensis probintziako merkataritza- eta garraio-gune garrantzitsua zen.

Andelos
Kultura ondasuna
eta
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaMendigorria
Koordenatuak42°35′57″N 1°51′33″W
Map
Historia
KulturaZeltiberiarrak

Deskribapena

Erromatar hiriak hartu zuen lekuan aurretik baskoi herrixka bat egon zen[1], Burdin Aroko kultura-osagaiak dituena, K.a. IV. eta K.a. III. mende artekoak. Herri txiki hori Andeloren ondoan zegoen eta erromatar hiri handiagora tokialdatu ziren[2].

K.a. I. mendean opus signinum zoruekin apaindutako etxeak zeuden arren, hiriak I. eta II. mendeetan lortu zuen aldi gorena. Orduan, hiri-garapenarekin batera hornikuntza hidraulikoko sistema konplexua ezarri zuten[3].

Konplexu hidrauliko horrek bi presa (1980an aurkitutako Iturranduz urtegia eta 1983an aurkitutakoa), ubide bat, akueduktu-sifoi bat eta castellum aquae edo banaketarako kutxatila ditu.

Gainera Nafarroako museoan dagoen "Bakoren garaipena" izeneko mosaikoa eta Apolori eskainitako brontzezko plaka bat topatu dituzte. Hala ere, 1993an aurkitutako idazkuna da denetan bitxiena. Bertan agertzen da Likine abuloRaune ekien bilbiliaRs esaldia, batzuen ustez, aitzineuskaraz, eta beste batzuen ustez, berriz, iberieraz idatzia[4].

Etimologia

Etimologiaren arabera, ikerketek diote and horrek handia hitzari eginen liokeela erreferentzia; beraz, hiri handia litzateke Andelo[2][5]. Kontuan hartzekoa da, halaber, Akitanian, Andosto, Andots, Andossus edo Andossius jainkoa aipatzen duten inskripzioak daudela jainko horri eskainitako aldaretan.

Iturranduz urtegia.

Aztarnategia

1980ko hamarkadan hasitako ikerketa arkeologikoek hiriari buruzko ezaguera handitu egin dute. Hiriaren aztarnak Andelosko Arkeologia Museoan bisita daitezke[6].

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-231 or..
  2. Tubia, Iker. «Ur andelaren ondoko herria. Udako Serieak» Berria.
  3. Nafarroako Gobernua. (2009-7-28). Andelosko aztarnategiak sei hilabetetan iazko urte osoan baino bisita gehiago izan ditu asteartea. .
  4. Barandiaran, Alberto. (2003-07-06). «Likinosek itxaron egin beharko du» Berria.
  5. (Gaztelaniaz) «Andelo vs Andelo» Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  6. Mendigorriko Udala. Andelos, ciudad romana. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.