Andecha Astur
Andecha Astur (AA) (euskaraz, Asturiar Elkartasuna) Asturiasko alderdi politiko ezkertiar eta nazionalista bat da.
Andecha Astur (AA) Asturiar Elkartasuna | |
---|---|
Bozeramailea | Mariu Arbesú |
Idazkari nagusia | Daniel Cueli |
Sorrera | 1990 |
Egoitza nagusia | Prendes Pando Kalea, 11 (Gijón) |
Ideologia politikoa | Asturiar nazionalismo Ezker iraultzaile Independentismo Sozialismo |
www.andecha.org |
1990an sortu zen baina oraindik ez du inoiz ordezkaririk lortu Asturiasko Printzerriko Batzar Nagusian. 1999 udal-hauteskundeetan bere lehenengo zinegotzia lortu zuen Asturiasen. 2003an, berriz, bi Riosa eta Carreñon.
Gaur egun, David Rivas Andecha Asturreko Zuzendaritza-Batzordeko kide eta ekonomia eta garapeneko idazkaria da.
"Asturina" da erabiltzen duten bandera.
Ideologia
Andecha Asturrek jarraitzen duen ideologia eta politikoa hurrengoa da :
- Autonomo eta langileon eskubideak.
- Hezkuntza laikoa.
- Politika sozial eta aurrerakoia.
- Doako osasun-publiko orokorra.
- Ikerkuntza eta garapena.
- Ekologia eta ingurugiroa.
- Demokrazia esku-hartzailea ezartzea.
- Gay, lesbiana eta emakumeen eskubideak parekatzea.
- Asturieraren koofizialtasuna.
- Terrorismoa gaitzestea.
- Asturias naziotzat ezagutzea.
- Herrien autodeterminazio eskubidea exijitzea.
Asturiasko mendebaldeko zonaldearen hizkuntzarekiko jarrera
Andecha Astur Asturiasko mendebaldeko zonaldean hitz egiten den hizkuntza bablearen aldaera bat dela aldarrikatzen du, non galiziera-asturiera mintzatzen da eta periodikoki zonaldearen hizkuntzari galiziar telebista eta Galiziako Xunta aurrera eramaten duen galiziera ren inposizio politika salatzen du.
Kanpo estekak
- (Asturieraz) Andecha Astur alderdiaren webgunea
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |