Andarto Txiki
Andarto Txiki Zaraiako mendilerroan dagoen mendi ugarietako bat da. 847 metroko garaierarekin, mendilerroko zortzigarren mendirik txikiena da. Deguria haranaren ekialdeko muturrean dagoen mendi bakarti bat da, piramide itxurakoa, Andarto menditik gertu dago.
Andarto Txiki | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 847 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′04″N 2°28′19″W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Irispideak
Bideetako bat, Bolibarretik abiatzen da. Lizargarate leporaino heldu ondoren, ezkerrerantz doan bidea hartu behar da, Arlutz menditik gertu egon arte. Toki hontan, Deguriara jaisten den eskuineko bidea hartu behar da. Jaitsi ondoren, Degurian, haranaren iparraldeko zatia mendebaldetik ekialdera jarraiki, azken muturrean, bidexka bat dago, Andarto Txiki mendiaren eskuinaldetik, Urkulu urtegira doana. Bide hau hartu, eta, ondoren, ezkerretarantz hartu behar da, ondoren, mendiaren iparraldeko bidetik, tontorrera heltzeko.
Beste bidea, Urkulutik abiatzen da. Arbeko labarra igarotzen duen bidea hartu, eta Ugaztegiko bidegurutzera heldu behar da. Behin hemen, eskuinetarantz hartu behar da, minutu batzuen ondoren, etxe baten ondora heltzeko. Hemendik, gas hodiaren bideari jarraiki, Kontrastako lepora heldu behar da. Hemendik, bidea zuzen doa mendi honetarantz. Baina, Deguriara heldu beharrean, iparralderaxeago geratu behar da. Eskuinetara hartu behar da, Deguria haraneko iparrekialderantz doan bide horren amaiera aldera.
Berezitasunak
Inguruko beste hainbat mendiek bezala, honek ere badu bere postontzia. Baina, honen kasuan, perretxiko itxurakoa da. Alboan, beste txikiago batzuk ditu, itxura berekoak.