Andaman eta Nikobar uharteak
Andaman eta Nikobar uharteak (tamileraz: அந்தமான் நிகோபார் தீவுகள்; hindiz: अंडमान और निकोबार द्वीप; ingelesez: Andaman and Nicobar Islands) Indiako ozeanoan dagoen Indiako lurraldea da. Hiriburua Port Blair dute.
Andaman eta Nikobar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
India | |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Herrialdea | India | ||||||||
ISO 3166-2 | IN-AN | ||||||||
Hiriburua | Port Blair (en) | ||||||||
Geografia | |||||||||
Koordenatuak | 11°41′N 92°46′E | ||||||||
Azalera | 8,249 km² | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria | 356.152 (2005) | ||||||||
| |||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 43 bizt/km² | ||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||
Hizkuntza ofiziala | hindi, Tamilera eta Nicobarese (en) | ||||||||
www.and.nic.in |
Izena
Andaman Handuman hindizko Hanuman tximino-jainkotik dator. Nikobar, berriz, malaysieraz herriaren lurra esan nahi du.
Historia
XIII. mendean Marco Polo esploratzaile veneziatarrak bisitatu zituen. XVII. mendean Maratha Inperioak hartu zituen eta Erresuma Batuak bitan: 1789-1796 eta azkenekoz 1858an.
1947an Indiak independentzia lortu zuenean, herrialdeko sei estatuen bat bihurtu ziren.
2004ko abenduaren 26an Ozeano Bareko kostaldeak suntsitu zituen 10 metroko tsunamiak uharteak eraso zituen. 7.000 biztnale hil ziren, gehienak kolonoak bertokoek bazekitelako lurrikarak daudenenan mendietara jo behar zela.
Geografia
Lurraldeak 570 uharte baino gehiago ditu, horietatik 38 biztanleak dituztenak. Gehienak (550 inguru) Andaman uharteetakoak dira, horietatik 26 biztanleak dituztenak. Nikobar uharteak 22 dira (horietatik 10 biztanleak dituztenak). Uhartedi bien artean kanal bat dago: 150 km zabalera duen Ten Degree Channel edo Hamar Graduko Kanala.
Andaman uharteek 6.408 km² azalera dute; Nikobar uharteek 1.841 km².