Anboto dorrea

Anboto dorrea Bilboko izen bereko Garellano gunean eraikitzen ari den 5.dorrea da.

Anboto dorrea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaAnboto
Arkitektura
ArkitektoaRogers Stirk Harbour + Partners (en) Itzuli
Dimentsioak119 (altuera) m
Solairuak36
3
Webgune ofiziala

    Arkitektura lehiaketa

    Orubean zer eraikiko zen erabakitzeko Bilbao Ria 2000 eta Bilboko udalak arkitektura lehiaketa antolatu zuten. Bertan ondoko arkitektoek hartu zuten parte:

    • Carles Ferrater/Luis Dominguez
    • Junquera Arquitectos SLP
    • MVRDV/GRAS/IA+B
    • Rogers Stirk Harbour + Partners
    • Suárez & Santas Arquitectos

    Lehiaketaren irabazlea 2009ko ekainean jakinarazi zen, eta Richard Rogersek zuzendutako Rogers Stirk Harbour + Partners arkitekto estudioa izan zen.

    Eraikina

    Eraikin honetan 36 solairu egongo dira eta 119 metro neurtuko ditu, horrela Euskal Herriko etxebizitza-etxeorratz handiena izango da.

    Garellanoko beste dorreak

    Babes ofizialeko hiru etxeorratzen eraikuntza 2012ko urriaren 11n hasi zen[1]. Guztira babes ofizialeko 318 etxebizitza eta beste 289 etxebizitza tasatu eraikiko dira lehen fasean, "Dorre Barriak" izeneko kooperatibaren bitartez.

    2013ko urtarrilean bi hilabeteko zulaketa lanen ondoren lehen eraikuntza garabia altxatu zuten.


    Erreferentziak

    1. http://www.deia.com/2012/10/11/bizkaia/bilbao/las-excavadoras-empiezan-a-levantar-los-cimientos-de-los-pisos-de-garellano%5B%5D Las excavadoras empiezan a levantar los cimientos de los pisos de Garellano Deia egunkariko albistea

    Ikus, gainera

    • Garellano dorreak
    • Bilboaldeko eraikinik garaienen zerrenda
    • Euskal Herriko eraikinik garaienen zerrenda

    Kanpo estekak


    Aurrekoa
    Isozaki Atea
    Euskal Herriko etxebizitza eraikinik garaienak
    2014tik
    Ondorengoa
    Garaiena


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.