Anboto Komunikabideak
Anboto Komunikabideak Durangaldeko (Bizkaia) hedabide nagusienetako bat da. Gaur egun, euskarri bitan ematen du informazioa: Anboto astekarian eta www.anboto.org webgunean. Durangaldeko Herri Komunikabideak izeneko elkarteak kudeatzen ditu biak.
Anboto | |
---|---|
Mota | tokiko informazioko astekaria eta Internet bidezko albistaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Kolorea | koloretan |
Argitaletxea | Durangaldeko Herri Komunikabideak |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Durangaldea |
Maiztasuna | ostiraletan (astekaria) |
Historia | |
Zuzendaria | Jone Guenetxea |
Erredaktoreak | Aitziber Basauri, Itsaso Esteban, Joseba Derteano, Markel Onaindia, Amaia Ugalde, Maialen Zuazubiskar. |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1132-9971 |
anboto.org |
Astekaria 2001ean sortu zen Durangaldeko informazioa euskaraz emateko helburuarekin eta hainbat euskara elkarteren ekimenez. Gaur egun 10.150 aleko tirada dauka astero, Durangaldeko 13 herritan: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotzan. Herririk herriko informazioa ez ezik, kirol, kultur eta ekonomia arloko albisteak ere jorratzen ditu, besteak beste.
Webguneak egunean eguneko informazioa lantzen du, hainbat euskarritan. Eskualdean interesgarri diren ekitaldien gaineko bideoak eta argazki bildumak sartzen dira Bideoteka eta Argazkiteka ataletan. Horrez gainera, astekaria PDF formatuan jaisteko aukera ere eskaintzen du eta Agenda atalean asteko ekitaldi guztien gaineko informazioa dator jasota.
Anboto Komunikabideak Topagunea euskara elkarteen federazioko bazkidea da, eta TOKIKOM marka bateratuaren sustatzailea.
Ikus, gainera
- Euskarazko aldizkarien zerrenda
Kanpo estekak
- Anboto aldizkari elektronikoa
- "Tokikom, herri informazio guztia batean"
- Berbaro Euskara Elkartea
- Plateruena kafe antzokia
Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |