Anbar gris
Anbar grisa (latinez: ambra grisea; antzinako frantsesez: ambre gris) gai solido, argizarikara, sukoi eta usaintsua da, gris kolorekoa, kaxaloteen hesteetan sortzen dena. Finkatzaile gisa erabiltzen zen lurringintzan, perfumeen usaina luzaroan gordetzeko gaitasuna baitu, baina konposatu sintetikoek ordeztu dute gaur egun.[1]
Erreferentziak
- Álvarez Busca, Lucía. «Ba al dakizu zer den anbar grisa?» 7K, zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.