Anayet

Anayet Erdialdeko Pirinioetako mendi bat da. Hain zuzen ere, Espainiako Aragoi autonomia erkidegoaren iparraldean dago, Frantziako muga eta Midi d'Ossau menditik oso hurbil.

Anayet
Datu orokorrak
Garaiera2.545 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′N 0°30′W
MendikateaPirinioak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia

Mendi horren magalean izen bereko Anayeteko iboiak daude. Anayet mendiaren albotik Pirinioak alderik-alde zeharkatzen dituen GR 11 bidea igarotzen da.

Itxura

Erdizka erautsi zen sumendi baten hondakina da, haren tximiniarena, zehazki; Midi d'Ossau mendiaren nolabaiteko antza du. Anayeteko mendilerro gehiena sumendiz osatutako galdara zahar baten hondakinak direla uste da.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.