Anatomie d'une chute

Anatomie d'une chute (euskaraz: «erorketa baten anatomia») Justine Trietek zuzenditako 2023ko thriller frantsesa da, Trietek eta Arthur Hararik idatzitako gidoi bat oinarri duena. Sandra Hüller du protagonista. Triet zuzendariak Sandra Hüller protagonista nagusiarekin egindako bigarren kolaborazio nabarmena da, 2019an Sibyl filmean topo egin ondoren. [1]

 Anatomie d'une chute
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaAnatomie d'une chute
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
ingelesa
alemana
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, krimenezko filma, film dramatikoa, drama eta epaiketa filma
Iraupena150 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Saintes, Savoia eta Isère
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Justine Triet
Gidoigilea(k)Arthur Harari (en) Itzuli
Justine Triet
[[Kategoria:Arthur Harari (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Sandra Hüller
Swann Arlaud
Milo Machado-Graner (en) Itzuli
Antoine Reinartz
Samuel Theis (en) Itzuli
Jehnny Beth (en) Itzuli
Camille Rutherford (en) Itzuli
Anne Rotger (en) Itzuli
Saadia Bentaïeb (en) Itzuli
Sophie Fillières (en) Itzuli
Messi (en) Itzuli


[[Kategoria:Milo Machado-Graner (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Samuel Theis (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jehnny Beth (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Camille Rutherford (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Anne Rotger (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Saadia Bentaïeb (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Sophie Fillières (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Messi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMarie-Ange Luciani
David Thion (en) Itzuli

[[Kategoria:David Thion (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaLes Films Pelléas (en) Itzuli
Les Films de Pierre (en) Itzuli
[[Kategoria:Les Films Pelléas (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Les Films de Pierre (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaLaurent Sénéchal (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaEmmanuelle Duplay (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaSimon Beaufils (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Urrezko Palma
Europako film onenaren Saria
36th European Film Awards (en) Itzuli

European University Film Award (en) Itzuli
36th European Film Awards (en) Itzuli

Film onenaren César Saria
49th César Awards (en) Itzuli

Golden Globe Award for Best English-Language Foreign Film (en) Itzuli
Golden Globe Award for Best Non-English Language Film (en) Itzuli
Nominazioak

IMDB: tt17009710 Filmaffinity: 108208 Allocine: 297303 Rottentomatoes: m/anatomy_of_a_fall Allmovie: vm13278824532 Metacritic: movie/anatomy-of-a-fall
Facebook: AnatomyOfAFallFilm Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ikasle bat Sandra elkarrizketatzen ari da. Idazle arrakastatsuaren lanean interesaturik dago. «Zer jakin nahi duzu?», galdetzen dio Sandrak. Hartu-eman jostalari bat da bi emakumeen artekoa, ia elkar seduzitzen ariko balira bezala; goiko pisutik datorren 50 Cent rap abeslariaren kanta ozenak elkarrizketa eteten duen arte. Sandra eta Samuel Alpeetan kokatuta dagoen txalet batean bizi dira, euren seme Danielekin. Biak dira idazleak; Sandrak arrakasta handia duten autofikziozko obrak idazten ditu, Samuel idazle frustratua da. Gizona etxearen atikoa berritzen ari dela, erori eta hil egingo da. 11 urteko Danielek (istripu baten ondorioz ikusmena ia guztiz galdu duena) aurkituko du elurretan, bere txakurrarekin pasieran dabilela. Laster sortuko da zalantza Samuelen heriotzaren inguruan: suizidioa izan da, istripu bat edo hilketa bat? Sandrak bere laguna den abokatu bat kontratatu beharko du, galdera horien guztien erdigunean egongo baita. Perituen azterketak, galdeketak, egitateen berritzeak, defentsaren estrategiak… Epaiketa eran antolaturiko galderek Sandra eta Samuelen harremana xehatzen saiatuko dira, emakumearen erruduntasuna aztertu nahian.[2]

Antzezleak

  • Sandra Hüller, Sandra (emaztea)
  • Swann Arlaud, Vincent (abokatua)[3]
  • Milo Machado-Graner, Daniel semea.[3]
  • Antoine Reinartz, fiskala[3]
  • Samuel Theis, Samuel (senarra)[3]
  • Jehnny Beth, Marge [3]
  • Sophie Fillières, Monica [3]

Sariak

Anatomie d'une chute Canesko 76. Zinemaldian estreinatu zen, 2023ko maiatzaren 21ean. Urrezko Palma film onenaren saria irabazi zuen, eta Palm Dog saria irabazi zuen halaber. Queer Palm sarirako ere lehiatu zen. 2023ko abuztuaren 23an estreinatuko da Frantziako zinemetan.[4]

Justine Triet zuzendaria eta Sandra Hüller protagonista Cannesen filnak Urrezko Palma irabazi ondoren.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Anatomie d'une chute» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-15 data duen 32560383 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.