Anatoli Sobtxak
Anatoli Aleksandrovitx Sobtxak (errusieraz: Анатолий Александрович Собчак), (Txita, SESB, 1937ko abuztuaren 10a - Svetlogorsk, Kaliningradoko oblasta, 2000ko otsailaren 20a) Errusiako perthorika garaiko politikaria, Errusiako konstituzioaren egilekidea izan zen. San Petersburgoko lehen alkate demokratikoki aukeratua eta Vladimir Putinen eta Dmitri Medvedeven aholkularia ere izan zen. [1]
Anatoli Sobtxak | |||||
---|---|---|---|---|---|
1991ko ekainaren 12a - 1996ko ekainaren 5a - Vladimir Anatolyevich Yakovlev (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Txita, 1937ko abuztuaren 10a | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||
Heriotza | Svetlogorsk, 2000ko otsailaren 19a (62 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nikolskoe Cemetery of Alexander Nevsky Lavra (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Lyudmila Narusova (1980 - 2000ko otsailaren 20a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculty of Law, Saint Petersburg State University (en) San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | legelaria, politikaria eta estatu-politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Biltzar Federala (Errusia) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Russian Democratic Reform Movement (en) Our Home – Russia (en) | ||||
sobchak.org | |||||
Biografia
Anatoli Sobtxak Txitan jaio zen (Zabaikalski kraia, Siberia, SESB), 1937ko abuztuaren 10ean. Bere aita, Aleksandr Antonovitx Sobtxak, trenbide ingeniaria zen, eta bere ama, Nadezhda Andreievna Litvinova, kontularia. Anatolik hiru anaia zituen. 1939an, familia Uzbekistanera joan zen bizitzera, non Sobtxak bizi izan zen 1953. urtera arte, Stavropoleko Zuzenbide Fakultatean sartu zen arte. 1954an, Leningradoko Estatu Unibertsitate ospetsura eraman zuten.
1958an, Nonna Gandziukekin ezkondu zen, Aleksandr Herzen Irakasleen Fakultateko ikaslearekin. Alaba bat izan zuten, Maria Sobtxak, gaur egun abokatua dena San Petersburgon.
Leningradoko Estatu Unibertsitatean graduatu ondoren, hiru urtez aritu zen abokatu gisa Stavropolen. Leningradoko Estatu Unibertsitatera itzuli zen doktoretza egitera (1962-1965). Horren ostean, Leningradoko Polizia Eskolan eta Zelulosa Teknologia eta Paperaren Industria Institutuan zuzenbide irakasle gisa lan egin zuen, Leningradon ere (1965-1973). 1973-1990 bitartean Leningradoko Estatu Unibertsitate berean irakatsi zuen, bere alma mater.
1980an Liudmila Narussovarekin ezkondu zen, Leningradoko Estatu Unibertsitatean historian lizentziatua, Errusiako Zientzien Akademiako Historia Institutuan doktoretza lortu zuena eta gero Parlamentuko kide nabarmena izango zena. Alaba bat izan zuten, Ksenia Sobtxak, gaur egun telebistako aurkezlea eta Moskuko Demi monden pertsonaia ezaguna.
2000ko otsailaren 20an, Sobtxak bat-batean hil zen Svetlogorsk hirian Putinen hauteskundetan laguntzeko bidaian, otsailaren 16an Putinekin bildu eta gutxira. San Petersburgoko Alexander Nevsky monasterioko Tikhvingo hilerrian lurperatua dago, Galina Starovítovaren hilobitik gertu.
Erreferentziak
- Newsweek,Russia's Mighty Mouse 25 de febrer de 2008 (en anglès)