Anatoli Lunatxarski

Anatoli Vasilievitx Lunatxarski (errusieraz: Анато́лий Васи́льевич Лунача́рский, ukraineraz: Анатолій Васильович Луначарський, 1875eko azaroaren 23agreg./azaroaren 11jul. - 1933ko abenduaren 26a) Ukrainan jaiotako boltxebikea eta idazlea izan zen[1].

Anatoli Lunatxarski

People's Commissariat for Education (en) Itzuli

1929ko iraila
Sergei Salazkin (en) Itzuli - Andrei Bubnov
enbaxadore


1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu


Ambassador of the Soviet Union to Spain (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPoltava, 1875eko azaroaren 11 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMenton, 1933ko abenduaren 26a (58 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Natalya Rozenel
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, politikaria, idazlea, diplomazialaria, kazetaria, aktorea, filosofoa, literatura-kritikaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Moskuko Estatu Unibertsitatea
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBoltxebike
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

IMDB: nm0526101 Discogs: 2719818 Find a Grave: 100856618 Edit the value on Wikidata

Biografia

Politika marxista

Hamabost urterekin (1890an) egin zen marxista, eta 1895tik aurrera Zurichen ikasi zuen. Oso gazte zela Rosa Luxemburg ezagutu zuen. Behin bagaia teorikoaren jabe eginda, 1898an Errusiara itzuli zen, lan iraultzailea egitera, eta 1899an eta 1900an atxilotu egin zuten. 1903an, Errusiako marxistak boltxebike eta mentxebikeetan zatitu zirenean, Lunatxarskik Leninen boltxebikeekin bat egin zuen, 1905an Komite Zentraleko kide izan zen eta 1907an Internazionalean boltxebikeen ordezkari, baina 1908an honengandik banandu zen, Bogdanoven ultraezkerreko korrontea jarraituz (1905ko iraultzan zehar hirugarren aldiz atxilotu zuten)[1].

Lehen Mundu Gerra

1908tik 1913ra langileen hezkuntza politikoan lan egin zuen batik bat, Gorki edo Mikhail Pokrovski bezalako intelektualekin. 1914an, Lehen Mundu Gerra hastean, posizio internazionalista, gerraren aurkakoa hartu zuen. Honek kokatzea lagundu zion, izan ere, laster egin zuen bat Mezhraionka deitutako taldearekin, zeinak boltxebikeen eta mentxebikeen birbatzearen alde egin zuen (fakzio horrek, bi fakzio nagusiekin ados ez zeuden intelektualak biltzen zituen batez ere)[1].

1917an itzuli zen Errusiara, eta urte horretako ekainean bere lagun Gorkiren Novaia Zhizn (Bizitza Berria) egunkariaren erredakzioko kide egin zen. Uztailean, Mezhraoinkak boltxebikeekin bat egiterakoan, Alderdi Boltxebikeko kide izan zen, eta abuztuan Petrogradeko boltxebike garrantzitsuenetakoen artean zegoen eta Proletarii egunkaria ateratzen zuen[1].

Errusia Sobietarreko Hezkuntzarako Herri-Komisario

Urriko Iraultza gertatu ostean, Errusia Sobietarreko Hezkuntzarako Herri-Komisario izendatu zuten, eta postu horretan eman zuen 1929 arte (Errusiako Errepublika Sobietarrekoa, zein SESBkoa). Errusiar inteligentzia boltxebikeen alde jartzeko (edo behintzat neutraltasun onbera batean izateko) lan handia egin zuen. Bere garaian sobietar herriaren maila kulturala goratzeko lan handia egin zuen. Lunatxarskiren garaian, Errusia barneko gutxiengo hizkuntza askoren alfabetizazioaren hastapena eman zen; baina adierazpen polemikoak ere egin zituen, errusiera latindar alfabetoz idazten hastearen aldekoak, esaterako. Hasieran erreforma handiak martxan jartzeko saiakerak egin zituen Proletkult (mugimenduaren sortzaile Aleksandr Bogdanov aspaldi ezagutzen zuen, eta baita ere mugimendu horren aldeko Maksim Gorki idazlea) mugimenduaren bidez, baina gerora ildo kontserbakorrago bat eraman zuen (adibidez, monumentu historikoak gordetzearen alde egin zuen). Antzerkiaren aldeko lan handia ere egin zuen, batez ere Vsevolod Meyerholderekin, eta zinema konpainia sobietarrak bere zuzendaritzapean sortu ziren. Sergei Prokofiev musikagilea Parisetik SESBra itzul zedin lortu zuen. 1930an, SESBeko Zientzia Akademiako kide egin zen. Kulturaz gain, 1918-1922 artean Biltzar Militar Iraultzaileko kide zian zen, eta 1919-1921 artean Alderdi Boltxebikearen Barne-Ikuskaritzarako Komisioaren kide baita[1].

Nazioen Elkarterako eta Espainiako enbaxadore

1930an, Nazioen Elkarterako sobietar enbaxadore izendatu zuten. 1933an, Espainiarako enbaxadore izendatu zuten, eta Espainiako Bigarren Errepublikak eta SESBk elkar aintzatesteko asmoa erakutsi zuten. Lunatxarskik SESBen Espainiarako lehen enbaxadorea izan behar zuen, baina bidean hil egin zen, kargu hartu aurretik heriotza honek elkarrekiko aintzatespena atzeratu zuen, izan ere Espainian urte horretan eskuineko gobernu batek hartu zuen boterea, SESB aintzatesteko asmorik ez zuenak. Azkenean lehen enbaxadore sobietarra 1936an, Espainiako Gerra Zibila hasita iritsi zen Espainiara, Marcel Rosenberg izan zen[1].

Erreferentziak

  1. Lunatxarski, Anatoli, K17 2017-07-03. CC0 Domeinu Publikoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.