Anatole France
Anatole France (anatɔl fʁɑ̃s ahoskatua; François-Anatole Thibault, frɑ̃swa anatɔl tibo, jaioa; Paris, Frantzia, 1844ko apirilaren 16a - Saint-Cyr-sur-Loire, Frantzia, 1924ko urriaren 12a), idazle frantziarra izan zen.
Anatole France | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1921 - 1924 - Paul Valéry →
1896ko urtarrilaren 23a - 1924ko urriaren 12a ← Ferdinand Marie Lesseps - Paul Valéry → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques François-Anatole Thibault | ||||
Jaiotza | Paris, 1844ko apirilaren 16a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Q22994052 ![]() | ||||
Hobiratze lekua | Neuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) ![]() | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Valérie Guérin de Sauville (en) ![]() Emma Laprévotte (en) ![]() | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège Stanislas de Paris (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, liburuzaina, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria, biografoa eta kritikaria | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantses Akademia Giza Eskubideen Liga PEN Club français (en) ![]() | ||||
Mugimendua | Librepentsalaria | ||||
Izengoitia(k) | Anatole France eta Anatolis Fransas | ||||
Genero artistikoa | eleberria | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||
![]() |
1881ean egin zen ezaguna Le crime de Sylvestre Bonnard eleberriari esker, 1896an Frantziako Akademiako kide izendatu zuten, eta 1921ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Haren eleberri, kontakizun eta poemek adimen argia, sentikortasun fina eta kultura oparoa erakusten dute. Idaztiak historian (Les dieux ont soif, 1912), elezaharretan (Thaïs, 1890) eta bere garaiko bizitzan (L´Orme de mall, 1897) oinarrituta daude, eta kultura frantsesaren bilduma gisako bat dira. Aurrerakoia zen (Vers les temps meilleurs, 1908); askatasunaren eta justiziaren aldeko (Crainquebille, 1901) izan zen. Lan batzuetan ausart agertu zen (La révolte des anges, 1914); besteetan, berriz, umore mingotsa erakutsi zuen (L´île des pingouins, 1908), eta areago xamurra, haurtzaroko bizitza gogoratzean (Le livre de mon ami, 1885).
Frantzia kolonialaren aurkako
« | Oi! Badakigu Kongoko Estatu Libreko beltzak, belgikarren erregearen esklaboak, krudeltasunez torturatzen dituztela. Ondo dakigu Afrikan, Asian eta kolonia guztietan, edozein herritan, kexa eta oinaze-oihu berberak daudela, zeru entzungorrerantz. Duela lau mendetik, herrialde kristauak elkarren arteko lehian ari dira, arraza gorria, horia eta beltza sarraskitzeko. Horri zibilizazio modernoa esaten zaio. Zuriak ez dira beltzekin eta horiekin komunikatzen, menderatzeko eta sarraskitzeko ez bada. "Barbaro" esaten diegun herrialdeek gure krimenengatik soilik dute gure berri (...). Guk, gure aldetik, kolonia frantsesetako administrazioak egindako krimenak eta ordainarazitako zergak salatuko ditugu, amore eman gabe (...). Ezinbestean eta amore eman gabe, geure inperio kolonialeko horien eta beltzen giza eskubideak errespetatzeko eskatuko dugu. Gizadiaren izenean, justizia eskatuko dugu, hura ezin baita besterik gabe iraindu; eta aberriaren izenean, halaren interesei ez baitzaie zerbitzatzen halako basakeria kolonialaren bidez. |
» |
—Anatole France, Frantzia kolonialaren aurkako mitinean emandako hitzaldia, 1906ko urtarrilak 30. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak