Anastasio Arrinda

Anastasio Arrinda Albisu, zenbait idazketan Anes Arrinda eta Anes Lazkau´ko, (Lekeitio, Bizkaia, 1912ko ekainaren 17a - Deba, Gipuzkoa, 2004ko maiatzaren 19a), apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria.

Anastasio Arrinda
Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1912ko ekainaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDeba, 2004ko maiatzaren 19a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 515

Biografia

Aita ete lekeitiarra zen, Ternuara arrantzara zihoan euskal kapitaina. Ikasketak Saturraranen egin zituen. Ondoren, Gasteizen eta Erroman. 1937an apaiztu zuten eta Arabako Elvillar herrira bidali zuten; ondoren Zumarraga eta, azkenenean, Debara non hemeretzi urte (1950-1969) erretore bezala egin zituen. Euskaltasuna Manuel Lekuonaren bidez ezagutu zuen apaiztegian. Euskara batuaren aurka sortu zen Euskerazaintza elkartearen sortzailetariko bat eta Kardaberaz taldeko partaidea izan zen. Kultura handiko gizona, euskaraz zein gaztelaniaz idatzi zuen. Hedabidetan Zeruko Argia, Diario Vasco, Zer, Euskerazaintza aldizkarietan kolaboratu zuen. 1965an bere Religión prehistórica de los vascos saiakerak hiru mila aleko edizioa izan zuen eta agortu zen.[1] 1966an euskal sinesmen inguruko doktorego tesia Erromako Letrango Unibertsitatean irakurri zuen.[2]

Lanak

Narrazioa

  • Juantxo-Txiki (1969), Itxaropena, Zarautz.
  • Oto ta Pototo (1969), Itxaropena, Zarautz.
  • Semeno de Lazkano. Anai-arteko gorroto (1970), Itxaropena, Zarautz.
  • Amairu kontakizun (1987), Itxaropena, Zarautz.

Saiakera

Poesia

  • Poemak (1987, Egilea editore)

Erreferentziak

  1. Latxaga: "Euskal sinesmen zarraren jakintsua: Anes Arrinda Albisu"
  2. Idoia Estornes Lasaren komentarioa

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.