Anartz Zuazua
Anartz Zuazua (Donostia, 1973[1]) euskal aktorea da.
- Artikulu hau aktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Anartz Zuazua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, acting instructor (en) eta antzerki zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Zurriola Antzerki Eskola |
Lan nabarmenak | |
Urte askotan Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea izan da.[2][3][4]
Ibilbidea
Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean zuzendaria izan zen. 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako aktoreak Mikel Sarriegi (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel), Anjel Alkain, Ixabel Agirresarobe (baserriko amona) eta Egoitz Lasa (baserriko semea) izan ziren. Gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu izan ziren.
Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen eta emanaldiak 180 izan baitziren.[5]
ETB 1eko umorezko telebista-saio Wazemank arrakastatsuan ere parte hartu zuen, besteak beste, Anjel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ixabel Agirresarobe, Asier Sota eta Aitor Gabilondo aktoreekin.
Filmografia
- Jaun ta Jabe (1997)
- Ze Kosmopolita (2004)
- Ilargiaren sekretua (2004)
- Wazemank (2005-2007)
- Noaoa (2007-2008)
- Agurra (1996)
- Txotx (1997)
- Plenilunio (1999)
- Carretera y manta (2000)
- Yoyes (2000)
- El portero (2000)
- Algunas chicas doblan las piernas cuando hablan (2001)
- La voz de su amo (2001)
- Basurdea (2002)
- El comisario (2003)
- Hospital central (2004)
- Dientes de leche (2004)
- El salto de Beamon (2004)
- Aupa Etxebeste! (2005)
- Celda 211 (2009)
- Amorrua (2009)
- Agur Etxebeste! (2019)
Sariak eta errekonozimenduak
- 2022: Donostiako Hiritar Merezimenduaren domina eman zion antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[5] [6][7]
Erreferentziak
- "Animotasuna lortzen dut txoko honetan". Anartz Zuazuari egindako elkarrizketa. Bazterretik. Berria.info
- «Antzerki Eskola. Zurriola Aldizkaria 2011 by Zurriola Ikastola - Issuu» issuu.com (Zurriola Ikastola): 7. (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
- Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021--06-16). ««Tximeleta efektua gertatzen da; egia da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
Kanpo estekak
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |