Anadiplosi

Anadiplosi hitza grezieratik dator, ἀναδίπλωσις, “reduplicatio” latinez, “erreduplikazioa” euskaraz. Figura erretoriko hau hitzezko figura da eta, izenak adierazten duenez, hitzen errepikapenean datza: testu baten azken zatia hurrengoaren hasieran errepikatzen denean anadiplosia da. Esaterako: “Zikina da dirua. Dirurik ez dut horregatik”. Anadiplosiak jarraian erabiltzen direnean kateatzea deritzo. Xabier Altzibarren arabera “gai eta erritmo indargarri legez jokatzen du, solemnitatea, ebokazioa”.[1]

Manuel Lekuonak euskal literaturan anadiplosi mota bat bereizi zuen eta bihurki izena eman zion.[2]

Bitoriano Gandiagaren adibide bat:[3]

Eta ilun,
orografia interesgarri baten zokondoetan,
hidrografia-zain zartatuen ertzetan,
ozeanografia irekiz bildutako lurretan,
gizon ttikia hemen-han.
Gizon ttikia hemen-han

dorreak eraikiz arra erdi zerurantz, zerurantz saltoka otetik otera.

Erreferentziak

  1. 40. or.
  2. Ibidem.
  3. Adio, 125.or.

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.