Ana Torroja
Ana Torroja Fungairiño (Madril, 1959ko abenduaren 28a) espainiar abeslaria da. Mecano musika-taldeko kidea. Ikertzaile handi baten biloba da, eta Madrilgo Bide Ingeniaritzako Eskolako zuzendariaren alaba. Ekonomia-ikasketak egiten hasi zen, baina bertan behera utzi behar izan zituen musikaren munduan buru-belarri sartu zenean. 1984an, Arte eta Dekorazioko ikasketak egiten hasi zen, baina karrera hura ere ez zuen bukatu. 1978an, José Cano eta Nacho Cano anaiak ezagutu zituen, eta Mecano taldea osatu zuen haiekin. Hiru urtez aritu ziren maketak prestatzen, musikaren merkatuan sartzeko ahaleginean. Azkenik CBS multinazionalak diskoa grabatzeko aukera eskaini zien. 1981ean, Hoy no me puedo levantar diskoa kaleratu zuten, eta bat-bateko arrakasta handia izan zuen. Harrezkero, oso ezagun egin zen Mecano, Espainian ez ezik baita Latinoamerikan, Italian eta Frantzian ere. Beste lan aipagarri batzuk hauek dira: ¿Dónde está el país de las hadas?, Ya viene el sol, Hawai-Bombay (1986), Entre el cielo y el suelo (1987), Descanso Dominical (1988) eta Aidalai (1991).
Ana Torroja | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1959ko abenduaren 28a (64 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Familia | |
Aita | José Antonio Torroja Cavanillas |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Mecano |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
anatorroja.info | |
Diskografia bakarlari moduan
- Albumak
- 1997: Puntos cardinales
- 2000: Pasajes de un sueño
- 2003: Frágil
- 2006: Me cuesta tanto olvidarte
- 2010: Sonrisa
- Bildumak:
- 2004: Esencial
- Bideografia:
- 2000: Girados en concierto (Miguel Bosérekin batera)
- Singleak:
- «A contratiempo/Les murs»
- «Como sueñan las sirenas/Ananta»
- «Partir»
- «Ya no te quiero»
- «Cachitos de un sueño»
- «Diosa del cobre»
- «Dulce pesadilla»
- «Mes prières»
- «Et je rêve»
- «Quién dice»
- «Veinte mariposas»
- «Me basta con creer»
- «Cuatro días»
- «No me canso»
- «Los amantes»
- «Hijo de la luna (Versión huapango)»
- «Sonrisa»
- «Tu habitación helada»
- «Soy»
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.