Ana Soto
Ana Soto (1618 - 1668ko abuztuaren 6an) Gayón herriko kidea, kazike bihurturik espainiar kolonialisten aurkako 2.000 gerlari zuzendu zituen berrogeita hamar urtez.[1]
Ana Soto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1618 |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | 1668ko abuztuaren 6a (49/50 urte) |
Heriotza modua | Zutoinean sartzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Gayon (en) |
Jarduerak |
Biografia
Egungo Venezuelako Lara estatuko lurretan jaio zen, Barquisimetotik gora, Bobare izeneko herrian.[2] Gayón herriaren kidea zen, bere jatorrizko izena fonetikoki Anasolí entzungo zen eta horregatik kristauek Ana Soto bezala bataiatu zuten, bere herriarentzat ordea "Lurraren eta Eguzkiaren alaba" zen.[3] Espainol kristau batzuk morroi bezala hartu zuten eta sukalde batean izan zuten bahiturik, hala ere, indigena eta esklabo hartutako beltzen altzamenduen berri izan zuen eta egun batean ihes egin zuen. Kazike bihurturik, 2.000 gerlaritik gora bildu zituen eta berrogeita hamar urtez erresistentzian aritu ziren. Ez zen kolonialisten aurka gudan aritu zen venezuelako emakume indigena bakarra, horren adibide dira, Orocopay, Apacuana eta Urimare ere.[4]
1668an harrapatu eta abuztuaren 6an hil zuten, bere gorputza zutoin baten sartuz.[3]
Sariak eta Aitortzak
- Abuztuaren 6an Día del Empalamiento de la Guerrera Indígena Ana Soto ospatzen da Venezuelan.[3]
- Venezuelako emakume sindikalisten talde batek bere izena hartu zuen, "Movimento de Mujeres Ana Soto".[3]
- 2021ean erritual sinboliko batean Gayón herriko 80 bat kidek Anasoliren gorputz zatiak berriro batzeko ekimena.
- 2022an Anasoli Venezuelako Panteoi Nazionalera eramatea eskatu zuten hainbat pertsona eta kolektibok.[5][6]
Bibliografia
- Lucía del Carmen Rincón-Soto (2014). Las mujeres indígenas venezolanas y sus logros en los albores del siglo XXI. Nuestra América en Femenino, 55, (73-89).
Erreferentziak
- «Día de la Mujer Indígena - 05 de Septiembre» www.ine.gob.ve (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Últimas. (2021-10-16). «Anasoli: la guerrera del pueblo gayón» Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- «Ana Soto. "Hija de la Tierra y el Sol". Cacica Guayón» pueblosoriginarios.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- (Gaztelaniaz) Rincón-Soto, Lucía del Carmen. (2014-12-18). «Las mujeres indígenas venezolanas y sus logros en los albores del Siglo XXI» Temas de Nuestra América Revista de Estudios Latinoaméricanos 30 (55): 73–89. ISSN 2215-5449. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- (Gaztelaniaz) «Solicitan traslado de lideresa indígena Anasoli al Panteón Nacional» Asamblea Nacional 2022-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
- (Gaztelaniaz) MiPPCI; administrador. (2021-10-04). «RNV | Radio Nacional de Venezuela C.A. es la emisora oficial del Estado venezolano. Forma parte del Sistema Bolivariano de Comunicación e Información. Conformada por las emisoras RNV Informativa 91.1 fm, RNV Activa 103.9 fm, RNV Musical 630 am, RNV Clásica Digital, RNV Anzoátegui 92.3 fm, RNV Los Llanos 92.1 fm, RNV Región Central 90.5 fm, RNV Portuguesa 98.5 fm, RNV Táchira 105.7 fm, RNV Zulia 91.7 fm.» RNV (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).