Ana Prusiakoa
Ana Hohenzollern edo Ana Prusiakoa (1576ko uztailak 3-1625eko abuztuak 30), alemaniar noble bat zen Hohenzollern dinastia boteretsuko partaidea eta Prusiako dukesa (1618-1619). Alberto Frederiko Prusiakoa dukea eta Maria Leonor Clevesekoaren alaba zen. Azken hau, aldi berean, Gilen V.a Aberatsa eta Maria Habsburgo-Jagellongoa austriar artxidukesaren alaba zen.
Ana Prusiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Königsberg, 1576ko uztailaren 3a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Prusiako Dukerria |
Heriotza | Berlin, 1625eko abuztuaren 30a (49 urte) |
Hobiratze lekua | Königsbergeko katedrala |
Familia | |
Aita | Albert Frederick |
Ama | Maria Leonor Clevesekoa |
Ezkontidea(k) | John Sigismund, Elector of Brandenburg (en) (1594ko urriaren 30a, 1594 - 1619ko abenduaren 23a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Hohenzollern dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | ezkontidea eta monarka |
1594an, Ana, Joan Sigismundo I.a Brandeburgokoa hautesle izango zenarekin ezkondu zen. Honekin, honako seme-alaba hauek izan zituen.
- Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa (1595-1640) bere aitaren oinordekoa
- Ana Sofia Brandeburgokoa (1598-1629) Frederiko Ulriko Brunswick-Wolfenbüttel dukearekin ezkondua.
- Maria Leonor Brandeburgokoa (1599-1655) Gustavo II.a Adolfo Suediakoarekin ezkondua. Kristina Suediakoa erreginaren ama izan zen.
- Katalin Brandeburgokoa (1602-1644) Gabor Bethlenekin ezkondua, Transilvaniako voivoda zena.
Luteranoa, 1613an kalbinismora bihurtu zen
Bere ezkon ordainari esker, bere senarra Kleberis eta Markeko dukea (1614 eta Prusiako dukea (1618) izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.