Ana Peleteiro
Ana Peleteiro Brión (Ribeira, 1995eko abenduaren 2a) Galiziako atleta onenetakoa da, jauzi hirukoitzean Europako txapelduna izan dena[1]. 18 urtez azpikoa zenetik gaur egun arteko Espainiako marka guztiak ezarri ditu proba honetan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean.[2]
Ana Peleteiro | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Peleteiro Brión | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ribeira, 1995eko martxoaren 3a (29 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania galiziera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Benjamin Compaoré (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Institut Nacional d'Educació Física de Catalunya (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania galiziera ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 52 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 171 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Kirol ibilbidea
Txiki txikitatik Asociación de Atlétismo e Deportes do Barbanza taldean aritu zen Abelardo Moure entrenatzaile zuela. 16 urterekin Munduko gazte mailako txapelketa irabazi zuen 14,17 metrotako jauzia eginez, eta Europako gazte mailako errekorra ezarriz[3]. 2013an 17 urte zituela Madrilera joan zen Errendimendu Handiko Zentrura.
Helduen mailan 2018an lortu zituen aurreneko nazioarteko dominak. Birminghamgo pista estaliko munduko txapelketan hirugarren egin zuen eta Berlingo Europako aire libreko txapelketan ere brontzea eskuratu zuen. 2019an Glasgowen Europako pista estaliko txapelduna bihurtu zen 14'73 metrotako jauzia eginez[1]. 2021. urtean Polonian jokaturiko Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen, irabazlearengandik zentimetro bakarrera gelditu ondoren[4].
Palmaresa
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'87m NR |
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 12'92m |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'17m |
![]() | 7.a | Jauzi hirukoitza | 14'23m |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'40m |
![]() | 6.a | Jauzi hirukoitza | 14'47m |
Europako txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 13'29m |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'44m |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'73m |
![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'52m |
Europako beste txapelketa batzuk | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Europako Jaialdi Olinpikoa (gazte maila) ( ![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 13'17m |
Nazioetako Europako txapelketa ( ![]() | ![]() | Jauzi hirukoitza | 14'27m |
Markak
- Jauzi hirukoitza:
- Pista estalian: 14'73m (Glasgow, 2019)
- Aire librean: 14'87m (Tokio, 2021)
- Luzera jauzia:
- Pista estalian: 5'87m (Coruña, 2013)
- Aire librean: 6,07m (Ibiza, 2019)
- 100 metroko lasterketa:
- Aire librean: 11'93s (Pontevedra, 2014)
- 60 metroko lasterketa:
- Pista estalian: 7'56s (Madril, 2014)
Sariak
- Kirolaren Sari Nazionala: 2012ko atleta onena.
- Asturiasko Printzesaren Saria (2013)
- Castelao domina (2020)[5]
Aktibismoa
Galizieraren aldeko jarrera publikoki azaldu izan du sarritan[6], bai eta bere ezaugarriak harrotasunez erakutsi ere, "emakumezkoa, beltza eta azento galegoa"[7][8].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Molina, Israel. (2019-03-03). «Peleteiro hace historia con sus 14.73» A La Contra (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- (Gaztelaniaz) «Ana Peleteiro, bronce olímpico en Tokyo 2020» As Nosas 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-08-01).
- (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2012-07-12). «Ana Peleteiro, campeona del mundo júnior de triple salto» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- (Galizieraz) Diario, Nós. «Peleteiro, prata en Torun» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
- (Galizieraz) Diario, Nós. «A Roda, Amigos do Camiño de Santiago, Pilar Cernuda, ‘Súper Piñeiro’ e Ana Peleteiro, Medallas Castelao 2020» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- (Gaztelaniaz) «El alegato de Ana Peleteiro sobre el gallego que se ha hecho viral» La Voz de Galicia 2019-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- (Gaztelaniaz) «Ana Peleteiro: "Todo lo que hago lo hago por orgullo"» mujerhoy 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- (Gaztelaniaz) Sport. (2019-05-11). «Ana Peleteiro: “Un problema se puede convertir en un trampolín”» sport (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).