Ana Maria Luisa Medicikoa

Ana Maria Luisa Medicikoa (1667ko abuztuaren 11 1743ko otsailaren 18a) Medici etxearen azken ordezkari lineala izan zen. Artearen mezenasa handia, bere anaia Joanes Gaston Medicikoa 1737an hil zenean Medicien arte kolekzio handia jaso zuen, Uffizi Galeria, Palazzo Pitti eta Medicien villa ezberdinetan zegoen guztia barne. Ana Mariak kolekzio handi hori Toskanako Dukerriari eman zion inoiz Florentziatik ez ateratzeko baldintzarekin.

Ana Maria Luisa Medicikoa

Electress (en) Itzuli

1691ko apirilaren 29a - 1716ko ekainaren 8a
Barrutia: Palatinatua
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1667ko abuztuaren 11
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia
BizilekuaPitti jauregia
HeriotzaFlorentzia, 1743ko otsailaren 18a (75 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo basilika
Familia
AitaCosimo III de' Medici, Grand Duke of Tuscany
AmaMarguerite Louise d'Orléans
Ezkontidea(k)Johann Wilhelm, Elector Palatine (en) Itzuli  (1691ko apirilaren 29a, 1691ko ekainaren 5a -  1716ko ekainaren 8a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMedici
Hezkuntza
Heziketabaliorik ez
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea
Lantokia(k)Düsseldorf eta Florentzia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 133351809 Edit the value on Wikidata

Kosme III.a Medicikoa (Toskanako Duke Handia) eta Margarita Luisa Orleansekoaren (Luis XIII.a Frantziakoaren biloba) alaba bakarra izan zen. Joanes Gilen Palatinatukoarekin ezkondu zen, eta musika patrozinatuz Dusseldorf musika gune garrantzitsu bilakatu zuen. Joanes Gilenek sifilia zuenez, ez zuten seme-alabarik eduki, eta Ana Maria Luisaren anaiak antzuak zirenez, Mediciak desagertzeko arrisku handia zegoen.

1713an Kosme III.ak Toskanako legeak aldatu zituen eta bere alabak oinordekotza izatea baimendu zuen. Bere bizitzako azken urteetan esfortzu handia egin zuen egoera hori onar zezaten Europako beste potentziek. Hala ere, 1735an, Europako potentziek Frantzisko Eztebe Lorrenakoa izendatu zuten oinordeko, eta tronura igo zen Ana Mariaren ordez. Joanes Gilenen heriotaren ostean Ana Maria Luisa Florentziara itzuli zen, eta lehen dama gisa jardun zuen bere anaiak boterea hartu eta Villa La Quietera bidali zuen arte. Anaia Joanes Gaston 1737an hil zenean, Frantzisko Ezteberen ordezkari batek Ana Maria Luisari eskaini zien Toskanako erregente nominala izatea, baina ez zuen onartu. 1743an hil zen, Medici etxea berarekin batera desagertuz.

Zuhaitz genealogikoa

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.