Ana Laura Alaez
Ana Laura Alaez (Bilbo, 1964) bizkaitar eskultore bat da. Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn. Nahiz eta Margolaritza ikasketak egin, eskultura lantzen hasi zen 1989an. Bere lanek estetika erradikala dute, erabiltzen dituen materialengatik, batez ere. Bere obra gehientsuenak Donostiako Artelekun erakutsi izan baditu ere, 1991n New Yorkeko galeria alternatibo batean agertu zituen bere lanak. Ordutik hona, nazioartean ere sona lortu du Alaezek. Bere azken lanetako bat Espainiako Bi Urtekoan aurkeztu zuen: Milurteko berriko artistarentzat estudio mugikor baten eredua.
Ana Laura Alaez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta artista bisuala |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.