Ana Izura
Ana Izura Egiguren (Tafalla, Nafarroa, 1943ko irailaren 1a) nafar pintorea da.
Ana Izura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Izura Eguiguren |
Jaiotza | Tafalla, 1943ko irailaren 1a (80 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Irunen bizi izan da gaztetatik. Bertako Marraketa-Eskolako irakaslea zen Gaspar Montes Iturrioz pintorearekin egin zituen lehenengo urratsak marrasketan.[1] Madrilen eta Bruselan egin zituen Margolaritzako ikasketak. 1973. urtean Gipuzkoako Pintoreak Saria jaso zuen Madrilen eginiko erakusketan. Erakusketa ugari egin du han eta hemen Europako hiri askotan: Praga (1978), Paris (1979), Wiesbaden (1979), Bartzelona (1979), Donostia (1980), Iruñea (1981), Bilbo (1983), Madril (1984).
Ana Izura gerraondoko emakume-belaunaldi berezi batean kokatzen da: Esther Ferrer, Isabel Baquedano, Marta Cárdenas, Mari Puri Herrero, Clara Gangutia edo Cristina Iglesias. Emakume horiek adore berezia izan zuten arte ederretan bizitza profesional bat bideratzeko.[2]
Atzerrian hainbat urte eman eta gero, itzulitakoan harreman estua izan zuen Irunen bizi ziren Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearekin, Baita Hondarribian bizi zen Remigio Mendibururekin ere. Lan pedagogiko itzela egin du bere etxe eta estudiotik pasa diren ehunka ikasleekin,
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Berria.eus. «Ana Izurak Montes Iturrioz maisua omendu du erakusketa batekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- (Gaztelaniaz) Izura, Ana. (PDF) Ana Izuraren hautagaiaren curriculuma, Manuel lekuona saria 2018. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).