Ana Ibáñez
Ana Ibáñez Llorente (Haro, Errioxa, 1981eko otsailaren 12a) errioxar kazetaria eta telebista aurkezlea da.
Ana Ibáñez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Ibáñez Llorente |
Jaiotza | Haro, 1981eko otsailaren 12a (43 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea (1999 - 2003) lizentzia : Ikus-entzunezko komunikazio Juan Carlos Erregea Unibertsitatea (2003 - 2005) master : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea eta Esataria |
Enplegatzailea(k) | Q37640568 COPE Cadena 100 EITB PRISA taldea RTVE (2006 - |
Bizitza
1981eko otsailaren 12an Haron jaio, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean. Horrez gain, Telebistako Kazetaritzan masterduna da Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitatean.
Lan ibilbidea
1999an hasi zen kazetari-lanetan, hasieran irrati-esatari gisa, hainbat komunikabidetatik igaroz: Net 21 Radio Iruñean, Cadena SER, Radio Euskadi Bilbon, Radio Navarra – COPE eta Cadena 100.
2006an, RTVEko 24 orduko telebista-kanalean hasi zen lanean. Goizaldeko albistegia aurkeztu zuen (3:00etatik 7:00etara) 2006ko abenduaren 11tik 2010eko apirilera arte; sasoi hartan La noche en 24 horas telebista-saioa aurkeztu zuen Vicente Vallésekin batera, 2009ko irailetik 2010eko apirilera arte, alegia.
2010eko maiatzaren 17tik uztailaren 2ra La tarde en 24 horas aurkeztu zuen, Elena S. Sánchezekin batera. 2010eko [[irailaren 13][tik 2011ko abuztuaren 26ra, La tarde en 24 horas koaurkeztu zuen. 2011n ere kazetari egin zuen lan España en 24 horas saioa aurkeztuz.
2011ko irailaren 12tik 2012ko abuztuaren 17ra La mañana en 24 horas aurkeztu zuen, Ángeles Bravorekin batera.
2012ko irailaren 17tik 2013ko uztailaren 12ra, La noche en 24 horas aurkeztu zuen.
2013ko uztailean, Televisión Españolan egin ziren aldaketak ezagutarazi ziren. Aldaketa horien ondorioz, Ana Ibáñez La mañana en 24 horas saioko kide bihurtu zen eta bertan egon zen 2014ko abuztura arte.
2013ko irailaren eta 2015eko ekainaren artean Conversatorios elkarrizketa-saioa aurkeztu zuen Casa de Américako aretoetan ospe handiko latinoamerikar pertsonaiak elkarrizketatuz.
2014ko uztailean, beste aldaketa batzuk iragarri ziren TVEn, eta, horien ondoren, Telediario Matinal goizeko albistegia aurkezten jarri zuten, 2014ko irailaren 8tik 2017ko uztailaren 14ra arte Diego Losadarekin; desde el 4 de septiembre de 2017ko irailaren 4tik 2018ko uztailaren 6ra Jerónimo Fernándezekin; eta azkenik, 2018ko irailaren 3tik urriaren 23ra Inma Gómez-Loborekin.
2018ko azaroaren 5az geroztik España Directo saioa aurkezten du Diego Losada kazetariarekin batera. Halaber, 2019ko udan Maria Casadoren ordezkoa izan zen La mañana saioan.
Sariak
- Iris saria (2013)