Ana Galarraga

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.[1]

Ana Galarraga

Bizitza
JaiotzaZarautz, 1970eko ekainaren 9a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
KidetzaLiteraturia
Euskal Idazleen Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea
Berria

Twitter: AnaGalarraga1 Inguma: ana-galarraga-aiestaran Edit the value on Wikidata

Zientzia-dibulgatzailea

Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[3] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du, beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren Lagunak lagun, Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[4] Booktegi plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira, Galarragak sorturiko 200 artikulu baino gehiago dakartza.[6]

2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[7][8] Zientzia-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.[9][10]

Literatura eta artea

Literaturia izeneko literatura-jardunaldien antolatzaileetako bat da. Literaturari eta arteari lotutako hainbat errezitaletan eta aurkezpenetan parte hartu izan du.[11][1] Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.[12]

Genero ikuspegia

Genero ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan, eta sistema zientifikoaren genero-arrakala erakusten du.[13][14]

Erreferentziak

  1. «Ana Galarraga Aiestaran» Berria 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. «Galarraga Aiestaran, Ana: Elhuyar Aldizkaria» Elhuyar zientzia eta teknologia (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  3. Galarraga Aiestaran, Ana. «Egilea: Ana Galarraga» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  4. Galarraga Aiestaran, Ana. (2014). Marikalanbre, bizitzaren laborategian. Elhuyar ISBN 9788494296307. PMC 920312507..
  5. Galarraga Aiestaran, Ana. (2019). Sapiens ispiluaren aurrean. Booktegi (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  6. «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea hizkuntza = euskara) (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  7. Uranga, Nerea. (2018). «Ana Galarraga: “Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena”» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga» Mètode (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
  9. Galarraga Aiestaran, Ana. «Ana Galarraga Aiestaran» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  10. «Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1)» Twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  11. Ubeda, Imanol. (2015-05-02). Literaturia 2015, Ana Galarraga. YouTube (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  12. «Ana Galarraga» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
  13. «Ana Galarraga: "Ikerlarien bizitza ez da bizigarria inorentzat"» Zarauzko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  14. «Emakumeak zientzian» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ana Galarraga
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.