Ana Etxaide

Ana Maria Etxaide Itarte (Donostia, 1936ko apirilaren 23an) donostiar filologoa eta ohorezko euskaltzaina da.[1]

Ana Etxaide
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1936ko apirilaren 23a (87 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaIgnazio Maria Etxaide
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Biografia

Bizitza

Etxaide Ategorrietako Aldatzain etxaldean jaio zen. Aita, Ignazio Maria Etxaide Lizasoain, donostiarria zuen, ingeniaria eta euskaltzainburu izandakoa. Ama, Maria Dolores Itarte Alberdi, berriz, zumarragarra. Yon Etxaide idazlea zenaren eta Rafael Etxaide arkitektoa zenaren arreba da.

Zortzi urte zituenean ikasketak hasi zituen, frantses hutsean, Notre Dâme ikastetxean. 1947ko abuztuan ama hil zitzaion Anak 11 urte baino ez zituenean.

Ibilbide profesionala

Filologia Erromanikoan lizentziaduna (Bartzelona, 1959), eta doktorea (1967) Koldo Mitxelenaren gidaritzapean; Gaztelaniako irakasle laguntzaile eta irakaslearen ondoko, Nafarroako Unibertsitatean, 1964 eta 1970 bitartean, eta Euskara irakasle, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedran. Lehiaketa bidez, Gaztelaniako irakasle agregatu plaza eskuratu zuen Santiagoko Unibertsitatean (1970-1975). Berriro Nafarroako Unibertsitatera itzulirik, Gaztelaniako eta Euskal Hizkuntzalaritzako ikastaroak ematen ditu Filologia Hispanikoa espezialitatean. 1981ean, EHUko Hizkuntzalaritza Orokorreko Katedra eskuratu zuen lehiaketa bidez. Han aritu zen aldi labur batez, eta Iruñera itzuli gero. Hizkuntzalaritza Orokorrean, Gaztelaniakoan eta Euskal Hizkuntzalaritzan aritu da irakasle eta ikerlari, nagusiki Nafarroako Unibertsitatean. Bertan, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren buru izan zen (1980-2002) Jose Migel Barandiaranen ondotik, eta euskara eta euskal kultura sustatu zituen: euskal ikasketak, Euskal Ikasketen Diploma eta hainbat kultur ekitaldi eta jarduera, hala nola euskal asteak, idazleen hitzaldiak, poesia- eta bertso-saioak eta euskarazko argitalpenak eta irratsaioak.[2][3]

Dialektologian aditu, aitzindari izan zen Nafarroako euskalkien ikerketan, Koldo Mitxelenaren irizpideei jarraiki: 60ko hamarkadan Nafarroako 72 herritan egin zituen elkarrizketak euskaldunei. Emaitzak hainbat argitalpenetan jaso dira, Euskaltzaindiaren Hizkuntz eta Herri-hizkeren atlasetan kasu.

1983ko apirilaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 2010eko urtarrilaren 29tik ohorezko euskaltzaina da. Horrez gain, Euskararen Nafar Kontseiluko kide (1996-1998). Iruñeko Udaleko Batzorde Teknikoko kide (1997). Colegio de Navarra Fundazioko kide, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa (1998-2002).[2]

Lanak

  • 2013an Ninaren lehen jaunartzea, (La Primera Comunión de Nina) 2013[5]. 2022an liburu hau errusierara itzuli zen[6].
  • 1984ean Erizkizundi Irukoitza[7]
  • 1989an El euskera en Navarra: encuestas lingüísticas (1965-1967)[8]

Itzupelgintza

  • Bidea, Iruñea, 2000, ISBN 84-313-1808-2

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Ana Maria Etxaide Itarte. (Noiz kontsultatua: 2017-05-24).
  2. ECHAIDE ITARTE, ANA Mª. www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. «Echaide Itarte, Ana María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  4. .
  5. (Gaztelaniaz) «‎Ana Echaide» Apple Books (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  6. (Errusieraz) «Ана Эчайде «Первое Причастие девочки Нины»» Рускатолик.
  7. Echaide, Ana María.. (1984). Erizkizundi irukoitza : triple cuestionario, triple questionnaire, Euskara 1925. Euskaltzaindia ISBN 84-85479-31-9. PMC 28946723. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  8. Echaide Itarte, Ana María.. ([19--]). El euskera en Navarra : encuestas lingüísticas, 1965-1967. Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos ISBN 84-86240-79-4. PMC 42773338. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.