Ana Díez

Ana Díez Díaz (Tutera, Nafarroa, 1957ko otsailaren 22a-) zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgile nafarra da.

Ana Díez

Bizitza
JaiotzaTutera, 1957ko otsailaren 22a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0246781 Allocine: 227604 Allmovie: p233588 Edit the value on Wikidata

Filmak ez ezik, eskolak ere zuzentzen ditu: zuzendaritza irakasten du ECAM Madrilgo zinema eta ikus-entzunezko eskolan, eta errealizazioa Karlos III.a Unibertsitatean.[1]

Biografia

Medikuntzan lizentziaduna da. Mexikon doktoregoa egitera joan zen baina zinemagintzan lan egin nahi zuela konturatu zen. Zuzendaritza zinematografikoa ikasi zuen eta filmak egiten hasi zen.[2]

Bere lehen film luzea Ander eta Yul (1989) izan zen. Pelikula honekin zuzendari berri onenari emandako Goya Saria jaso zuen 1990ean. Todo está oscuro (1997) bigarren film luzean Kolonbiako egoera soziopolitiko latza islatu zuen. 2000. urtean hasi zen hirugarren filma zuzentzen: Algunas chicas (doblan las piernas cuando hablan). 2008an Paisito filma zuzendu zuen.[3]2020an A quién cierra los ojos.

Fikziozko lanak zuzentzeaz gainera, telebistarako ere lan egin du, eta azken urteetan zinema dokumentalean nabarmendu da. Besteak beste, La mafia en La Habana (2000) film luzean 50eko hamarraldian, Batistaren garaian, mafia estatubatuarrak Habanako kasinoetan zuen presentzia kontatzen du. Zinemagintza irakaskuntzarekin tartekatzen du, Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM) irakasle baita.

Filmografia

UrteaFilmaEginkizuna
1985Elvira Luz Cruz, pena máximaZuzendaritza eta gidoia Dana Rotbergekin batera
1989Ander eta YulZuzendaritza eta gidoia
1997Todo está oscuroZuzendaritza eta gidoia
2000La mafia en la HabanaZuzendaritza
2001Algunas chicas doblan las piernas cuando hablanZuzendaritza
2002GalíndezZuzendaritza eta gidoia
2004¡Hay motivo!Zuzendari askoren dokumentala, "Madrid, mon amour" atala zuzendu zuen
2008PaisitoZuzendaritza
2020A quién cierra los ojosZuzendaritza

Sariak

  • 1990 urtean zuzendari berririk onenaren Goya saria irabazi zuen Ander eta Yul lanagatik.[4]
  • Mexikoko Zinematografia Kritikari Elkartearen Diosa de plata (zilarrezko jainkosa) saria, Elvira Luz Cruz, pena máxima lanagatik.[5]
  • Ariel saria, Mexikoko Zinema Akademiarena, Elvira Luz Cruz, pena máxima lanagatik.[6]
  • New Yorkeko Zinemaldiaren dokumental onenaren saria La mafia en La Habana y Galíndez lanagatik.

Erreferentziak

  1. Tubia, Iker. ««Kontraesanezko helburu eta emozio pila bat da pertsonaia bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ana Díez en Filmin. (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  3. (Gaztelaniaz) Administrator. «Cineastas españolas en la mira presentan:» El CCC » Centro de Capacitación Cinematográfica (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  4. Diez, Ana. (1990). Zuzendari onenari Goya saria. ISBN https://www.youtube.com/watch?v=xeLKDY1-Pr8..
  5. (Gaztelaniaz) «Ana Díez - Mujeres de Cine» mujeresdecine.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  6. (Gaztelaniaz) Eguren, Josu. «Zinemakumeak gara! | Muestra de cine dirigido por mujeres» Zinemakumeak gara! | Muestra de cine dirigido por mujeres (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.