Ana Carrique

Ana Carrique (Buenos Aires, Argentina, 1886ko uztailaren 19a 1978ko azaroaren 3a) argentinar musikagilea eta irakaslea izan zen.

Ana Carrique
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1886
Herrialdea Argentina
Heriotza1979 (92/93 urte)
Hezkuntza
Heziketamusika kontserbatorio
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta musika-irakaslea

Biografia

Buenos Airesko Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, eta bertan Julián Aguirre izan zuen irakasle. Ondoren, Musika eta Deklamazio Kontserbatorio Nazionalean piano ikasketekin jarraitu zuen. Azken zentro horretan, harmonia eta kontrapuntu ikasketak zabaldu zituen Athos Palmarekin.[1][2][3]

Lan ibilbidea

Arrakasta handia izan zuen piano-jole gisa, bai bere herrialdean bai Europan. Bere musika frantziar abangoardiaz, inpresionismoaz eta folklore nazionaletik ateratako elementuez busti zen, batez ere Andeen inguruko huaino delakotik. Bere musika ekoizpena ahotserako eta pianorako abesti kopuru esanguratsu baten artean banatzen da eta, neurri txikiagoan, piano eta abesbatzarako lau ahotsetan.[2]

Bere lanik nabarmenena Argentinako ganberako ahots errepertorioan egindako ekarpen garrantzitsuetan kokatzen da.[4] Bere produkziotik Coplas Puntanas izeneko ziklo bat nabarmentzen da. Parisko Chopin aretoan egin zen 1939ko otsailaren 22an, eta luze eta zabal hitz egin zuen Argentinako eta Frantziako prentsak. Le Figarok, kantu hauen inguruan, hauxe esan zuen:

"bere laburrean, gustu- eta adierazpen-ereduak dira".[1]

Argentinako mendeurreneko ospakizunen programan izan ziren.[3]

Carrique Buenos Airesen jarduera eta ospe handiena dutenen artean dago, hala nola Celia Torrá, María Isabel Curubeto Godoy, Montserrat Campmary, Lita Spena, Lia Cimaglia Espinosa, María Luisa Anido, Isabel Arezt, Susana Baron Supervielle eta beste batzuk.[5][6][7][8][9]

Lanak

Hona hemen bere lanetako batzuk:[2][3]

  • Copla (c. 1930)
  • Idilio (c. 1930)
  • Sevilla (c. 1930)
  • Vidala rústica (c. 1930)
  • Tres Canciones escolares, Canción serrana (c. 1932)
  • Canción de cuna (c. 1932)
  • Caminito de la sierra (c. 1932)
  • Presentimiento (c. 1933)
  • Son de huankara (c. 1933)
  • Tu nombre (himno) (c. 1935)
  • Piquillín (c. 1935)
  • Homenaje (a Julián Aguirre) (c. 1935)
  • Coplas puntanas (c. 1936)
  • Dije al pájaro blanco (c. 1937)
  • Melodías camperas (suite campera) (c. 1931)
  • Sonatina en Mi bemol (c. 1936).[1]
  • Preludios criollo y pampeano (c. 1937).[10]
  • Sonata, Gato, Mazurka, Impromptu y Qui no me digan (champaquiceño a 4 voces) (c. 1933).[9]

Sariak eta aintzatespenak

  • Buenos Aireseko Wagneriana elkartearen Julián Aguirre saria, 1930ean.[1]
  • Buenos Aireseko Udal Saria, 1931n.[1]
  • Argentinako Musikaren Sari Nazionala, 1938an.[1]
  • Argentinako Justizia eta Instrukzio Publikoko Ministerioaren Eskola-kantaren saria, 1938an.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.