Ana Caro de Mallén

Ana Caro edo Ana María Caro de Mallén y Torres (Sevilla edo Granada, 1590 Sevilla, 1646ko azaroaren 6a) Espainiako Urrezko Aroko poeta eta antzerkigile espainiarra izan zen.

Ana Caro de Mallén
Bizitza
JaiotzaAndaluzia, ezezaguna
Herrialdea Espainia
BizilekuaSevilla
Madril
Talde etnikoaMoriskoa
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaSevilla, 1646ko azaroaren 6a ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea eta poeta

Biografia

Andaluzian jaioa, Sevillan edo Granadan jaio zen eztabaida dago honi buruzko informazio gutxi baitago.

Sevillan bizi eta argitaratu zuen, eta garaikideek bertakoa zela esaten zuten, baina azken ikerketen arabera, Granadan jaio zela uste da, bere adopziozko gurasoak bertan bizi zirelako: Gabriel Caro de Mallén y Fernández de Vargas (Lora del Río herrikoa) eta Ana María de Torres y Rodríguez de Aguilar (Granadakoa). Erregistroetan, Anaren izenaren ondoan ohar hau agertzen da: "Ana María, Gabriel Mallénen esklabua". Hori dela eta, badirudi bere gurasoak moriskoak zirela, koroak kasu horietan adopzioa bultzatzen baitzuen talde horrek sortutako arazo sozialari "aurre" egiteko. Ez dakigu matxino moriskoren baten umezurtza zen edo esklabu moriskoren baten alaba. 1601ko urriaren 6ko bataio agirian "heldua da" oharra agertzen zen, garai hartan horretarako adina 10 urte inguruan zegoen arren.[1] Guraso adotipoek txikitatik hazi zutela uste da, eta bikotearen semea, Don Juan Caro de Mallén y de Torres, jaio ostean (1600. urtean, Granadan; Doña Elvira Ponce de León andrearen zerbitzuan aritu zena) adoptatu zutela ukuilua zen. Anaren adopzioko ama 1606an zendu zen, eta bere adopzioko aita berriro ezkondu zen Adolfa de Loyolarekin (Granadakoa) eta harekin, gutxienez, seme bat izan zuen, Juan Caro de Mallén y de Loyola (fraide izan zena).

Bere jarduera poetikoaren froga 1628an daukagu lehen aldiz: Sevillan parte "Relación" batean parte hartu zuen, Japongo martirien omenez egindakoa. De la Torre kondearen Literatura Akademian parte hartu zuen eta gertaeren, ospakizunen eta jai plublikoei buruzko olerki luzeak idatzi zituen batez ere. Esate baterako, Romance por la victoria de Tetuán ('Tetuango garaipenagatik erromantzea', 1633).

Madrilera joan zen bizitzera eta han, 1637an, poema laudagrri bat idatz zuen: Contexto de las reales fiestas madrileñas del Buen Retiro ('Buen Retiroko errege festen testuingurua'). María de Zayas eleberrigile ospetsuaren laguna izan zen, eta, uste da, elkarrekin bizi izan zirela denboraldi batez Madrilen. Paredesko kondesarekin lagun egin zen, Sor Juana Inés de la Cruz bezalako emakume literarioen zaindaria zenarekin. Gizonezko literatoek bere lana aitortu zuten, tartean Juan de Matos Fragoso eta Luis Vélez de Guevara (bere El diablo cojuelo —'Deabru herrena'— lanean aipatzen du "Sevillako hamargarren musa" ezizenarekin). Olivares konde-dukearen babesa jaso zuen eta Sevillako kontseiluarena.

Kontserbatutako dokumentuek erakusten dute lan poetiko eta antzezlan batzuengatik dirua kobratzen zuela eta, horregatik, lehenengo emakume idazle profesionaletako bat dela esan liteke.[2] Rodrigo Carok Varones insignes en letras naturales de la ilustrísima ciudad de Sevilla lanean idatzi zuen Ana Carok olerki lehiaketa eta dema ugari irabazi zituela eta oso ospetsua izan zela bere garaian.

Ez dakigu zehatz-mehatz noiz hasi zen idazten, baina 1628. urteaz geroztik, bere lehenengo lan ezaguna argitaratu zen urteaz geroztik, literatura arloan leku sendoa hartu zuen: garaiko gertaera garrantzitsuei buruzko kontakizunak idaztekoenkarguak jaso izanka erakusten duen moduan. Horiek adierazten dute, sormen gaitasunaz gain, trebetasun osoz mugitu zela Olivares konde-dukearen aldeko Sevillako nobleziaren zirkuluetan. Izan ere, bere harreman paregabeei esker lortu zuen idazteaz bizi izatea, batez ere, enkargu ofizialei esker (mezenazgoa eta merkatu editoriala baitziren profesionalitaterako babesa). Bere poemek diskurtso menderatzailea jarraitu zuten eta garaiko gertakari erlijioso eta politiko garrantzitsuenak goraipatu. Poema lan horien hitzaurreetan, hastapenetan eta itxieratan, egile bezala bere burua eta jorratzen zituen gaiez bere begirada azaleratzen zituen.

Izurrite epidemia baten ondorioz hil zen Sevillan, 1646ko azaroaren 6an. Bere ehorzketa garai hartako garestienetakoa izan zen, Santa Maria Magdalenako Errege Parrokian aurkitutako inskripzioaren arabera. Horrek bere ospearen froga ematen digu. Izurritearen ondorioz hiltzeak azalduko liguke zergatik iritsi zaizkigun bereak diren hain lan gutxi, seguruena erreta suntsituko baitiztuzten.[1]

Lana

Lan poetikoa

Bere lan poetiko ezaguna inprimatutako 4 relación edo kontakizun dira (1628, 1633, 1635 eta 1637an, lehenengo hirurak Sevillan eta azkena Madrilen):

  • Relación en que se da cuenta de las grandiosas fiestas que en el Convento de N. P. S. Francisco de la Ciudad de Sevilla se han hecho a los Santos Mártires de Japón, Sevilla, Pedro Gómez, 1628;
  • Grandísima vitoria que alcanzó de los moros de Tetuán Iorge de Mendoça y Piçaña, general de Ceuta, quitándoles gran suma de ganados cerca de las mismas puertas de Tetuán, Sevilla, Simón Fajardo, 1633;
  • Relación de la grandiosa fiesta y octava que en la Iglesia parroquial del glorioso arcángel san Miguel de la ciudad de Sevilla hizo don García Sarmiento de Sotomayor, conde de Salvatierra, marqués de Sobroso, Gentilhombre de la Cámara del rey, nuestro señor y del serenísimo Infante, caballero de la orden de Santiago, asistente y maese de campo general de la gente de guerra de Sevilla y su partido por su majestad, Sevilla, Andrés Grande, 1635;
  • Contexto de las reales fiestas que se hicieron en el Palacio del Buen Retiro, Madrid, Imprenta del Reino, 1637.

Relaciones hauek botereak enkargatutako kontakizunak ziren, plegu solteetan imprimatzen zirenak masa-literatura gisa. Olivares konde-dukea pertsonalki interesatzen zen haiek argitaratzeaz. Horrek poeta lanbidea oso lehiakorra bihurtu zuen eta, beraz, are miresgarriagoa da enkargu horiek Ana Carok jaso izana.[3]

Gainera, beste olerki lan hauek kontserbatu dira:

Décimas a Doña María de Zayas y Sotomayor ( María Zayasen omenez, 1638);

Décimas en elogio de D. Francisco Salado Garcés y Ribera (Francisco Salado Garcés y Riberaren omenezko loria 1640); eta

Doña Inés Jacinta Manrique de Lararenomenezko sonetoa (datarik gabe).

Antzerkia

Bi komedia idatzi zituen: El conde Partinuplés ('Partinuplés kondea), 1653an argitaratua, eta Valor, agravio y mujer ('Adorea, iraina eta emakumea'). Laudorio sakramental bat ere idatzi zuen, zeinetan hirian entzuten ziren argotekin jolastu baitzen. Badirudi 1641 eta 1645 bitartean Sevillako Corpus Christi jaietarako auto sakramentalak idazteaz arduratu zela, baina izenburuak baino ez zaizkigu iritsi: La Cuesta de la Castilleja ('Castillejako aldapa'), La Puerta de la Macarena ('Macarenako atea') eta Coloquio entre dos ('Biren arteko solasaldia').

Partinuplés kondea

Bere antzerki lanean ageri da istorioetan bilbe korapilatsuen eraikitzaile trebea zela eta emakumezko pertsonaia indartsuak sortzen zituela. Partinuplés kondea Arturoren eta karolingiar kondairaren inguruan osatutako zaldun komedia da, istorio mitologikoekin tartekatuta. Eszenan erabiltzeko makinaria oso garrantzitsua da lan honetan, sorginkeria, zaldunen arteko borroka eta torneoak, gerrak etab. antzeztu ahal izateko. Antzezlan honetan azpimarragarriena ez da gatazka, ezta pertsonaiak ezta ekintzaren koherentzia ere: garrantzitsuena efektu bereziak eta eszenografia ziren, hau da, nola antzezten zen eszenatokian.[4] Ana Caroren komediak eredu ugari ere tartekatzen ditu eta Calderonen La vida es sueño laneko elementuak ditu.[5]

Komedia hasten zen gorteko kideek ezkontzeko eskatzen diotenean Rosaura Konstantinoplako enperadoreari (dagoeneko hilda dauden Aurelianoren eta Rosimundaren alaba). Inperioak ondorengoa behar duela azaldu zioten. Aurreikuspen astrologiko ikaragarribat dela eta, ordura arte ezkontza saihestu zuela erantzuten zuen Rosaurak. Ezkonduko balitz, oso posible izango zen senarrak iruzur egitea eta bera eta koroa arriskuan egongo lirateke orduan. Bere menpekoei mene ginez, Rosaurak urtebeteko epean ezkontzea onartzen du. Aldora magoaren laguntzaz, hautagai onena bilatzen du, ispilu magikoa erabiliz. Senarren azterketa hori oinarritzen da Parisen epaiaren istorioan.[6] Hainbat hautagaien artetik, Rosaurak Partinuplés kondea aukeratzen du, kondeak dagoeneko dama izanagatik, Lisbella. Aldoraren arteak erabiliz bere jauregira erakartzen du eta han enperadoreak, Aldoraren laguntzarekin berriz, metafikzio oso bat sortuz, bere fideltasuna eta hitza frogatzen saiatzen da (maitale ikusiezinaren trama ezaguna erabiltzen du horretarako)[7] eta Kupido eta Psikeren mitoa berraztertuz: enperadoreak ez dio kondeari aurpegia begiratzen uzten. Aldoraren laguntzarekin, dena konpontzen da eta Rosaura enperadorea Partinuplés kondearekin ezkontzen da.

Bere pertsonaiak —María Zayasek sortutakoekin batera— andre "borrokalari eta arrazionalak" dira, Espainiako Urrezko Mendeko beste antzerkigileen protagonistekin alderatuta (esate baterako, Angela de Acevedo eta Leonor de la Cueva y Silvaren pertsonaiak), gizonezkoen pasioen biktima hutsak izaten zirela. Xehetasun eszeniko gehien eskaintzen zituzten lau antzerkigileetako bat ere zen. El conde Partinuplès komedian generoak eskatutakoa egin arren, Valor, agravio y mujer lanean xehetasun handiz zehazten zuen nola eraiki behar zen dekoratua.[8]

Adorea, iraina eta emakumea

Espainiako Liburutegi Nazionalean bi eskuizkribu daude, biak XVIII. mendekoak. Lan hau interesgarria da, bertan, Ana Caro-k ironiaz tratatzen baitzuen bera bizi zen gizartea eta balio tipiko maskulino batzuei barre egiten zien. Jauregi giroan gertatzen den nahaste komedia da, Don Juanen mitoa alderantziz garatzen duena, El burlador de Sevillari buruzko aipuak eginez. Gizonez jantzitako emakumearen topikoa erabiltzen du eta konbentzioak trebetasunez kudeatzen ditu. Don Juanek Leonor gorteatzen eta liluratzen du. Baina Don Juanen emandako hitza ahazten du eta Flandriara joango da, non Leonor anaia ere maiteminduta dagoen Estela dukesarekin maiteminduko den. Leonor, Don Juanen mendekua hartzeko, gizon gisa mozorrotuko da, Leonardo bihurtuz. Dukesa Leonardorekin maiteminduko da, benetan emakumea dela jakin gabe. Gaizki-ulertze eta engaiamenduetan jokatzen duen komedia urbanoa da. Prototipikoak diren pertsonaiak ere agertzen dira: dibertigarria, Ribete, Leonorren morroia, zeinen ahoan egilea entzungo dugun batzuetan.

"... aun quieren poetizar

las mujeres, y se atreven

a hacer comedias ya"[3] ('... poemak egin nahi dituzte emakumeek eta ausartzen dira komediak egiten dagoeneko')

Gizonaz mozorrotutako emakumea, ohiko gaia da Urrezko Mendeko antzerkian[9], Lope de Vega-k 113 aldiz erabili zuen eta Tirso de Molinak 21 aldiz. Komedia honen kasuan, gizonezko mozorroak Leonorri balio izan zion bere ohorea berreskuratzeko tresna gisa.[10] Ohorearen mutur hauek egoera zentzugabeak ekarriko dituzte, eta irtenbide bakarra denek hiltzea dela dirudi.[3]

Emakumeen arteko ahizpatasuna edo elkartasunaren gaia ere presente dago. Estelak don Juani leporatu zion Leonorrekin izandako jokabidea, eta Leonorri bere iruzurrak barkatu zizkion.[3]

Gainera, egileak bere iritzia lanetan jartzen zuen eta bereziki emakumeei eragiten dieten gaiei buruz, hala nola kastitatea, ohorea, ezkontza edo emakumezkoen arteko adiskidetasuna.[4] Hainbat kritikarik lanaren irakurketa feminista edo proto-feminista egin nahi izan dute.[11][12]

Ana Caroren ibilbide literarioa, boteredunek lagundutako idazleen artean izan zuen lekua, poesia eta antzerkia landu izana eta sormen lanarengatik jasotako onura ekonomikoa batuta, garai hartan osatzen hasi zen idazle baten profil profesionala ikusten dugu: arrakasta profesionala eta ekonomikoa uztartzen zituena eta emakumeak Barrokoaren kulturan izan zuen paperari arreta jartzen dio.

Erreferentziak

  1. Escabias, Juana. (2012). «Ana María Caro Mallén de Torres: una esclava en los corrales de comedias del siglo XVII» Revista Facultad de Filología 28: 177-193..
  2. Luna, Lola. (1995). «“Ana Caro, una escritora ‘de oficio’ del Siglo de Oro"» Bulletin of Hispanic Studies 72-1: 11-26..
  3. Riesco Suárez, Nerea. (2005). «Ana Caro de Mallén, la musa sevillana: una periodista feminista en el Siglo de Oro» IC Revista Científica de Información y Comunicación 2: 105-120..
  4. Ferrer Valls, Teresa. (1995). Mattalía, S.; Aleza, M. ed. La ruptura del silencio: mujeres dramaturgas en el siglo XVII. Valentzia: Valentziako Unibertsitatea, 91-108 or..
  5. Weimer, Christopher B. (2000). «Ana Caro's El conde Partinuplés and Calderón's La vida es sueño: Protofeminism and Heuristic Imitation» Bulletin of the Comediantes 52-1: 123-146. ISSN 1944-0928..
  6. Gil-Oslé, Juan Pablo. (2009). «El examen de maridos en El conde Partinuplés de Ana Caro: la agencia femenina en el Juicio de Paris» Bulletin of the Comediantes 61-2: 103-119. ISSN 1944-0928..
  7. De Armas,, Frederick A. (1976). The invisible mistress: aspects of feminism and fantasy in the Golden Age. Charlottesville, Virginia, AEB: Biblioteca Siglo de Oro ISBN 9784-399-5958-3...
  8. Urban Baños, Alba. (2015). Dramaturgas seglares en la España del Siglo de Oro. Tesis Doctorales en Red Universidad de Barcelona.
  9. McKendrick, Melveena. (1974). Women and Society in the Spanish Drama of the Golden Age: A Study of the "Mujer Varonil". Cambridge: Cambridge University Press.
  10. Herraiz Gutiérrez, Alicia. (2020). Teatralidad de los roles de género en la primera modernidad. Valor, agravio y ¿mujer?. Contextoss: Estudios De Humanidades Y Ciencias Sociales. ISSN 0717-7828..
  11. Rhodes, Elizabeth. (2005). «Redressing Ana caro's valor agravio y mujer» Hispanic Review 73-3.
  12. Soufas, Teresa. (1996). “A Feminist Approach to a Golden Age Dramaturga's Play.” Simerka, Barbara (ed. & introd.). El arte nuevo de estudiar comedias: Literary Theory and Spanish Golden Age Drama. Cranbury, New Jersey, AEB: Bucknell University Press eta Associated University Press, 127-142 or..

Bibliografia

  • Bieses datu-basea.
  • Caro Mallén, Ana María (2015). El conde Partinuplés (Juana Escabias edizioa, sarrera eta egilearen biografia). Madril: Esperpento Ediciones Teatrales. {{ISBN|978-84-944-0291-3}}
  • Escabias, Juana (2013). Dramaturgas del siglo de oro. Madril: Huerga y Fierro. {{ISBN|978-84-941-7315-8}}
  • Huerta, Javier; Peral, Emilio; Urzaiz, Héctor (2005). Teatro español de la A a la Z. Madril: Espasa.
  • Luque, Herminia (2015) Amar tanta belleza. Fundación José Manuel Lara. ISBN 978-8415673132 (Maria Zayasekin izandako adiskidetasunari buruzko eleberria)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.