Ana Carmona Ruiz
Ana Carmona Ruiz, Nita eta "Veleta" goitizenez ere ezaguna (Malaga, 1908ko maiatzaren 16a – 1940) malagar futbolaria izan zen, zelai erdiko jokalaria.[1] XX. mendeko hamarkadaren erdialdean, Malagako Sporting Club-eko infiltratua izan zen, kamiseta zuri-gorriarekin gizon itxurak mantenduta jokatzea lortu zuen.[2] Neska zela konturatu zirenean, errepresaliatu egin zuten behin baino gehiagotan.[3]
Ana Carmona Ruiz | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Carmona Ruiz | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Capuchinos, 1908ko maiatzaren 16a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | 1940 (31/32 urte) | ||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Cementerio de San Rafael, Málaga (en) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | : Tifus exantematikoa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Veleta |
Nita ondoren etorri diren ehundaka emakume futbolariren bidea zabaldu zuen emakumea izan zen, besteak beste, 2023ko munduko txapelketako Espainiako txapeldunak."[4]
Biografia
Ana Carmona Ruiz, "Nita" goitizenduna, Malagako Capuchinos auzoan jaio zen.[1] Aitak, Malagako Portuko zamaketaria zenak, osaba-izebengana bidali zuen Vélez-Málagara, kirol-zaletasunetik aldentzeko. Nita Malagako portuko zelaiguneetan futbolean aritzen ziren marinel ingelesei begira hazi zen, eta, gaztetan, Malagako Sporting Klubean jokatu zuen, Francisco Míguez Hernández aita salestarrak sortutako klubean. Bere historia aurkitu zuen Jesús Hurtado kazetariaren arabera, futbolean jolasteko, Juanito Marteache masajistaren laguntzailea izan zen, baita Nitaren amonak garbitzen eta zuritzen zuen jokalarien arroparen eramailea ere.[3][5]
'Gizonezko' futbolari ibilbidea
Malagan zailtasunak izan zituen jokatzeko, jazarrita baitzegoen. Vélez Club de Fútbol taldean jolastera iritsi zen, eta "Veleta" izena eman zioten. Sporting-en parte hartu zuten taldekideen arabera, "beleta bat bezala pasatzen baitzen emakumezkoa izatetik gizonezkoa izatera edo alderantziz". Emakumeek baimenduta ez zuten garai batean futbolean jolasteko, ilea bildu egiten zuen, eta sasoi hartan onartzen zen txapel edo buruko batekin ezkutatuz; bularra lotu eta belaunerainoko praka luzeak janzten zituen. Kamiseta zabalak erabiltzen zituen, oharkabean pasatzeko eta gizon itxura izateko.[3][5][6]
Bere jolasa nabarmendu egiten zen, aireko jokoa eta teknika zorrotza menderatuz, eta horrek Vélez-Málagako taldekideen zaletasun eta babesa merezi izan zuen.[3] Hala ere, batez ere Malagan agintariek eta zenbait bizilagun/zale kontserbadorek eskarnio publikoa eragin zion, ilea moztu zioten edo etxean atxilotuta egon zen ordena publikoa aztoratzeagatik.[5][7]
Tifus exantematiko epidemikoa zela eta, 32 urterekin hil zen. Malagako Sporting-en kamisetarekin lurperatu zuten Malagako San Rafael hilerrian.[3][5]
75 Años de Fútbol en Vélez liburua
Jesús Hurtado kazetari eta kirol-ikertzaileak berreskuratu zuen Nita Carmonaren historia, 75 Años de Fútbol en Vélez liburuan.[3][5] Jesús Hurtado kirol-kazetariak bizitza erdia eman du Vélez Football Club-en historia aztertzen. Taldeari buruzko liburuak argitaratu aurretik, erreportaria herriko kaleetan ibili zen, eta talde horretako hasierako jokalarietako batzuk ezagutu zituen. Zenbait ezizen berezi zeuden, hala nola Patacañon, baloiari indartsu heldu eta hautsi ere egiten zuena, edo Patatero, aitak patata gozoak saltzen zituelako.[4]
Hurtadok aspaldi egin zuen topo Veleta ezizenarekin, garai hartako egunkarietan agertu egiten baitzen. Kazetaria saiatu egin zen, arrakastarik gabe, nor zen jakiten. Vélezko motorren lerrokadura osoa buruz kantatzeko gai zen Hurtado kazetariak Malagako El Español zentroan egindako elkarrizketa batean, zera gogoratu zuen:
"Galdetzen nuenean, oso partikularra zela esaten zidaten. Aurpegia ere aldatzen zitzaien, baina ez zidaten askorik kontatzen. Taldeko jokalari ohi batzuen konfiantza lortu nuen ardo eta tertulien artean, baina hala eta guztiz ere, ez nuen lortzen Veleta ezizen bitxi horren atzean zegoen pertsonaren izena. Lan titaniko eta aparta egin ostean, une batean, etsi egin behar nuela pentsatu nuen.[4] Urte askoz geroago pertsona batek Veleta emakume bat zela aitortu zidan. Hari buruz hitz egiten zutenean, tristeziaz, nostalgiaz eta misterioz hitz egiten zuten. Zaldunen itun bat zuten, sekretua giltzapean gorde zutelako euren bizitza osoan. Kazetariak ez du argi isilik egoteko arrazoia, emakumea izateagatik izan zen ala gizonezko haiek baino hobeto jokatzeagatik".[4]
Aintzatespenak
- 75 Años de Fútbol en Vélez liburuan berreskuratu zuen Ana Carmona Ruizen historia Jesús Hurtado kazetari eta kirol-ikertzaileak.[3][5]
- Malagako Historia horma-irudiaren xehetasuna. Hiriko historiako pertsonaiarik ospetsuenetako batzuen karikaturak ditu. Ángel Idígorasek egin zuen 2023an, La Sonata kalean, Pintor Denis Belgrano ikastetxeko (Malaga, Espainia) kanpoko horma batean. Horma-irudiak konposizio kronologikoa du, historiaurreko garaietatik une horretara arte. Irudian, ezkerretik eskuinera, María Zambrano, Miguel de Molina, Anita Carmona,[8] La Repompa de Málaga eta Chiquito de la Calzada. Horma-irudia 2023ko ekainaren 1ean amaitu eta ekainaren 3an inauguratu zen.[9][10]
- Miguel de Cervantes eskolako horma-irudia Gizarte Artisten Metropoli Elkarteak egina da 2023an. Malagako historiako lau emakume ezagun irudikatzen ditu: Pepa Flores (Marisol) aktorea, María Zambrano filosofoa, Nita Carmona futbolaria eta Victoria Kent abokatua
Erreferentziak
- Ariza Gálvez, José Antonio. (30 de octubre de 2019). «Nita, la primera gran historia de amor entre una mujer y el fútbol» laopiniondemalaga.es.
- (Gaztelaniaz) Andaluz, Feminismo. (2019-02-27). «Futbolista e infiltrada: la historia de la malagueña Nita» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- Mariño, Henrique. (21 de diciembre de 2020). «Veleta, el jugador de fútbol malagueño... que era una mujer» publico.es.
- (Gaztelaniaz) «Nita Carmona, la futbolista malagueña que labró el camino de las actuales campeonas del mundo» El Español 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- Álvarez, Itsaso. (2019-07-11). «La historia de 'Nita', mujer en la calle y hombre en el campo» El Diario Vasco.
- Cabezas, Eugenio. (2018-02-18). «Nita Carmona, la malagueña que jugó al fútbol vestida de hombre» Diario Sur.
- Ayuntamiento de Cerdanyola del Vallès. «Ana Carmona Ruiz, Nita (Màlaga, 1908 - 1940)» www.cerdanyola.cat.
- (Gaztelaniaz) Gálvez, José Antonio Ariza. (2019-10-30). «Una pionera del fútbol» La Opinión de Málaga (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- (Gaztelaniaz) Griñán, Francisco. (2023-06-01). «200.000 años de la historia de Málaga, en un mural con personajes de Idígoras» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
- «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
Kanpo estekak
- Video YouTuben (Movistar+)
- Video YouTuben
- Futbolaria eta infiltratua: Nita malagako istorioa (pikaramagazine.com)