Ana Betancourt

Ana Betancourt (Camagüey, Kuba, 1832ko abenduaren 14aMadril, Espainia, 1901eko otsailaren 7a[1]) kubatar abertzalea izan zen. Emakumeen eskubideen bultzatzailea. Familia aberatsekoa zenez, bere garaiko emakume aberatsek jasotzen zituzten ikasketak egiteko aukera izan zuen, hala nola joskintza, etxeko gauzak egitea eta abar. Ignacio Mora Peraren emaztea bilakatu zen 1854 abuztuaren 17an. Bere senarrak, Ana bere ikasketak zabaltzera bultzatu zuen eta horri esker, frantses, ingeles eta literatura ikasketak egin zituen. Horri esker bere intelektoa asko ireki zuen eta munduan gertatzen ziren gauzen inguruan konturatzen eta kontzientziatzen lagundu zion.

Ana Betancourt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna María de Jesús de la Solidad Betancourt Agramonte
JaiotzaCamagüey, 1832ko otsailaren 14a
Herrialdea Kuba
HeriotzaMadril, 1901eko otsailaren 7a (68 urte)
Hobiratze lekuaCamagüey
Heriotza modua: bronkopneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Q50349111 Itzuli
Jarduerak
JarduerakDisidentzia, iraultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Independentzian izan zuen kolaborazioa

Kuban zen ideia independista Anaren eta bikotekidearen bihotzarekin lotuta zegoen zuzenean. Izan ere, bere sentimendu patriotikoak garatzen joan ziren bere bizitza osoan zehar. Kuba Espainiaren kolonia zen garai horretan. Ignacio Agramonte, 1868an bere herrialdearen askatasunarengatik borrokara joan zen.

Anak, bere ideia politikoen ondorioz, atzerrira joan behar izan zuen bere senarrarekin, bere sufrimendu guztia partekatu zuen pertsona izan baitzen. Denbora igaro eta gero, Anak Guaimaroko asamblean emakumeen eskubideak defendatzen hasi zen eta hortik aurrera, bidaia luze bat jarraitu zuen emakumeen eskubideak defendatzen.

1871n La Rosalian, Chorrillo-tik gertu (Najasa) harrapatu zuten. Hego Santa Cruzen reumaz gaixotu zen. Hilabete batzuk beranduago, 1871ko urrian, New York-rantz joan zen itsasontzian.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Nace Ana Betancourt, patriota camagüeyana.. (Noiz kontsultatua: 2018-03-12).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.