Ana Beltrán

Ibilbide politikoa

2008an afiliatu zen Nafarroako Alderdi Popularrean. 2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan bigarren joan zen PPren zerrendan. 2015eko hauteskundeetan berriz alderdiaren zerrendaburua izan zen, 13.289 boto eta 2 eserleku eskuratu zituen.

2019ko maiatzaren 21etik Espainiako Kongresuko diputatua da, Madrilgo hautes-barrutitik.

Ideia politikoak

Euskara

Euskara sustatzearen aurkako jarrera du. 2018ko irailean berari edo Alderdi Popularrari zuzentzeko orduan euskara ez erabiltzeko eskatu zion Nafarroako Parlamentuko presidenteari.[1]

Erreferentziak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.