Ana Agud
Ana María Agud Aparicio (Donostia) gipuzkoar hizkuntzalaria da. Manuel Agud Querol euskal hizkuntzalariaren alaba da.
Ana Agud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, XX. mendea (75/76 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Manuel Agud Querol |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Tübingengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, filologo klasikoa eta indologist (en) |
Lantokia(k) | Salamanca |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea |
Biografia
Salamancako Unibertsitatean filologia klasikoa ikasi zuen. Doktoretza, berriz, Tübingengo Unibertsitatean lortu zuen Eugen Coșeriuk zuzenduta.[1]
Indoirandar hizkuntzetan aditua, Salamancan irakaslea da indoeuropar hizkuntzalaritzan.[2] Coşeriu eta bere aitaz gain, Koldo Mitxelena du maisu. Gainera, gotikozko manuala (Pilar Fernández Álvarezekin batera) eta Rafael de Agapito senarrarekin batera alemanetik ekarritako itzulpenak egin ditu.
Erreferentziak
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.