An San
An San (Gwangju, 2001eko otsailaren 27a) arkulari hegokorear bat da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen emakumezkoen taldekako proban, talde mistoetan eta banakakoan.[1] Errekor olinpiko bat ere ezarri zuen, 680 puntu markatuta emakumezkoen banakako arkularitzan.[2]
An San | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gwangju, 2001eko otsailaren 27a (23 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gwangjuko Emakumeen Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkularia |
An-ek sareko jazarpena jaso du eta eraso matxistak egin dizkiote antifeministek, ile laburra daramalako eta Gwangjuko Emakumeen Unibertsitatean ikasten duelako.[3][4]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Archery AN San - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- (Ingelesez) «South Korean archer An San sets new Olympic record» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- «Despite two Olympic golds, anti-feminists focus on An San's hair» web.archive.org 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
- «An San Won Her Third Gold Medal. Detractors Are Criticizing Her Haircut. - The New York Times» web.archive.org 2021-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.