An American Werewolf in London
An American Werewolf in London (euskaraz Amerikar Otsogizon Bat Londresen) 1981eko John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film komikoa da. David Naughton, Jenny Agutter, Griffin Dunne eta John Woodvine aktoreek antzeztu zuten.
An American Werewolf in London | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1981 | |||
Izenburua | An American Werewolf in London | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Australia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | werewolf film (en) , comedy horror (en) , black comedy film (en) , film komikoa eta ghost film (en) | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Kokapena | ||||
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa | |||
Grabazio lekua(k) | Londres, Hay Bluff (en) , Trafalgar Square eta Twickenham Film Studios (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | John Landis | |||
Gidoigilea(k) | John Landis | |||
Antzezlea(k) | ||||
David Naughton Jenny Agutter Griffin Dunne John Woodvine Frank Oz Joachim Tennstedt Rita Engelmann (en) Heinz Petruo (en) Brian Glover (en) Heinz Theo Branding Manfred Lehmann Patrick James Ryan (en) Rik Mayall Sydney Bromley (en) Lila Kaye Alan Ford John Landis Vic Armstrong (en) Michael Carter Albert Moses (en) David Schofield | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | George Folsey (en) Jon Peters Peter Guber (en) | |||
Konpainia ekoizlea | PolyGram Filmed Entertainment Barris Industries (en) | |||
Ekoizle eragilea | Peter Guber (en) Jon Peters | |||
Edizioa | Malcolm Campbell | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Elmer Bernstein | |||
Argazki-zuzendaria | Robert Paynter | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres, Ingalaterra, Yorkshire eta Piccadilly Circus | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Makillaje onenaren Oscar Saria 54. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | ||||
kronologia | ||||
|
1981eko Makillaje onenaren Oscar Saria (Rick Baker) irabazi zuen.
Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu zen, gainera, 1997an An American Werewolf in Paris (Amerikar Otsogizon Bat Parisen) jarraipena izan zuen.
Argumentua
David Kessler eta Jack Goodman (David Naughton eta Jenny Agutter) bere motxilak bizkarrean harturik Europan barna hiru hilabeteko bidaia burutzea erabaki duten bi estatubatuar gazte dira. Ingalaterrako landa eremu bakarti batetik igarotzean, bertakoek aholku beldurgarriak eman dizkiete: "ez zaitezte bidetik baztertu, ezta mortuetara hurbildu ere", "kontuz ilargiarekin". Bi gazteak bideari berrekin eta iluntasunean barneratzen direnean, mortuetatik datorren ohiu izugarri bat entzungo dute, baina ez dira jabetuko kondairazko izaki odolzale batek jarraitzen dituela, haren biktimak Lurrean behin betiko harat-honata ibiltzera zigortuak diren bizidun hildakoak bilakatzen dira; aldiz, haren erasotik bizirik ateratzen direnek beste patu ezberdin bat izan ohi dute...
Aktoreak
- David Naughton: David Kessler
- Jenny Agutter: Alex Price erizaina
- Griffin Dunne: Jack Goodman
- John Woodvine: J.S. Hirsch doktorea
- Lila Kaye: Tabernako zerbitzaria
- Frank Oz: Collins jauna
- David Schofield: Dardo jokalaria
- Brian Glover: Xake jokalaria
- Rik Mayall: 2. xake jokalaria
- Don McKillop: Villiers inspektorea
- Paul Kember: McManus sarjentua
- Michael Carter: Gerald Bringsley
- Will Leighton: Joseph
- Frank Singuineau: Ted
- Sydney Bromley: Alf
- Albert Moses: Ospitaleko langilea
- Elizabeth Bradley: Zooko emakumea
- Alan Ford: Taxi gidaria
- Christine Hargreaves: Ticket saltzailea
- Linzi Drew: Brenda Bristols
- John Landis (krediturik gabe): lehioaren aurka zapaldutako gizona