Amy Gutmann
Amy Gutmann (Brooklyn, New York, 1949ko azaroaren 19a) 2004tik Pennsylvaniako unibertsitateko presidentea da, teoria politikoak egiteagatik saritua, 16 libururen idazlea eta unibertsitateko irakaslea. Pensilvaniako Arte eta Zientzien eskolako irakaslea da zientzia politikoetan, eta Annenbergko Komunikazioaren eskolan ere. 2016an, eskolak bere kontratua 2022ra arte luzatuko zela esan zuen, horren ondorioz Pensilvaniako unibertsitatean denbora gehien egon den presidente bihurtuko da.[1]
Amy Gutmann | |||
---|---|---|---|
2022ko otsailaren 17a - ← Robin Quinville (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Brooklyn, 1949ko azaroaren 19a (74 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Familia | |||
Aita | Kurt Gutmann | ||
Ama | Beatrice Gutmann | ||
Ezkontidea(k) | Michael W. Doyle (en) (1976ko maiatzaren 30a - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Radcliffe College (en) Harvard Unibertsitatea 1976) Doktoretza London School of Economics Monroe-Woodbury High School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | akademikoa, politologoa eta diplomazialaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Pennsylvaniako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa University of Pennsylvania Department of Political Science (en) |
Amy Gutmannek Princetonko unibertsitatean irakasle jardun du, eta politika irakasle bezala ere Laurance S. Rockefeller unibertsitatean. Princetonen zegoenean etika zentroa zabaldu zuen, Giza Baloreentzako. Bere lanek, politika, etika, hezkuntza eta filosofia lantzen dute.
2004an presidente moduan hasi zenean Pensilvaniako unibertsitatean, bere hasierako hitzaldian ''Penn Compact'' azaldu zuen, hiru balore nagusi zituena: Inklusioa, berrikuntza eta inpaktua. Honek unibertsitatea aurrerantz bultzatu du aldaketez betetako aro batean zehar. [2]
Bizitza eta hezkuntza
Brooklynen jaio zen, New Yorken. Kurt eta Beatrice Gutmann bere gurasoak izan ziren, alaba bakarra izan zen. Monroe izeneko herri batean hazi zen, New Yorketik hurbil dagoena.
Bere aita Feuchtwangko, Alemaniako, familia judu ortodoxo bateko anai gazteena zen. Bere familia Nurenbergtik hurbil bizi ziren Adolf Hitler boterea eskuratu zuena, eta Alemaniatik ihes egin behar izan zuen 1934an unibertsitateko ikasle bezala. Estatu batuetan babesa ezeztatu zioten eta bere familia osoarekin Bombayra (India) joan zen, eta bertan metal lantegi bat sortu zuen. 1948an New Yorkera egin zuen bidai batean Beatrice ezagutu zuen, Amyren ama izango zena, eta aste batzuk pasata ezkondu egin ziren.
Monroeko Monroe-Woodbury institutuan graduatu zen. Ondoren Harvard unibertsitateko Radcliffe Collegean sartu zen, bertan A.B. Magna Cum Laude aipamen bat jaso zuen 1971an eta 1972an Londreseko Ekonomia eskolan zientzia politikoetan M.Sc. bat jaso zuen. [3][4][5][6][7]
Karrera profesionala
Princeton Unibertsitatea
1976 eta 2004 urteen bitartean, irakasle aritu zen Princetonko unibertsitatean. 1990an Laurance S. Rockefeller unibertsitateko emakumeezkoen lehenengo irakaslea egin zuten eta Giza Baloreen gune bat sortu zuen, munduko etika guneen artean lehenengoen artean egotera ailegatu zena. Bertan egon zen bitartean, Princetonko unibertsitateak gradu aurreko ikasketak egiten zituzten ikasleen kopurua handitzeko zeukan plan bat ikuskatu zuen, eta hau %10 batean handitzea lortu zuten. [8]
Pensilvaniako Unibertsitatea
2004an presidente moduan hasi zenean Pensilvaniako unibertsitatean, bere hasierako hitzaldian ''Penn Compact'' aurkeztu zuen, hiru balore nagusi zituena: Inklusioa, berrikuntza eta inpaktua. Honek unibertsitatea aurrerantz bultzatu du aldaketez betetako aro batean zehar. Proiektu hau hezkuntzan, ikerketetan, eta praktika profesionalean mundu mailan lider bat izatea lortu nahi zuen.
2017an Penn Compact 2022ren ideia berritu zuen, pauso hauek jarraituz: lehenengo, inklusioa landu aniztasuna handituz. Bigarren, berrikuntza oinarri duten diziplinen bidez irakastea, eta hirugarren inpaktu lokala, nazionala eta globala izatea, mundu guztiari Penn proiektuaren onurak eskaintzeko. [9][10][11]
Literatur karrera
Amy Gutmannek, idatzi dituen liburuekin, teoria eta politika lotzea bilatzen du, gizarte demokratiko baten baloreeta aurrera egiteko. Filosofia politikoari egindako lehenengo ekarpen garrantzitsua Educación Democratica liburua izan zen (1987). Liburu honek, hezkuntzaren teoria politikaren galderak lantzen ditu: Gizarte demokratiko batek nola hartu behar ditu hezkuntzari buruzko erabakiak? Zer irakatsi behar zaie umeei? Nola hezi behar dia hiritarrak? Azken 70 urteetako ekarpen onena bezala hartua izan zen, hezkuntza demokratikoari dagokionez, eta bi ideia hauen loturari buruzko interesa piztea lortu zuen.
Filosofia politikoari egindako bigarren ekarpena, Harvardko Dennis Thompson politologoarekin garatu zuen teoria bat izan zen, demokrazia deliberatzailearen inguruan, Democracy and Disagreement (1996).
Hirugarren ekarpen garrantzitsua, taldeko nortasunari eta justiziarekin zuen elkarguneari egindako analisia izan zen, Identity in Democracy (2003)
2012an Amy Gutmannek bere hamaseigarren liburua argitaratu zuen, The Spirit of Compromise: Why Governing Demands It y Campaigning Undermines It (Princeton University Press) Denis Thompsonrekin.[12]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Amy Gutmann. 2018-03-27 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- «Amy Gutmann» University of Pennsylvania.
- (Ingelesez) Reed, J. d. (2004-05-16). «IN PERSON; Moving On, Down I-95» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Ingelesez) Zweifler, Seth. Gutmann remembers father's Holocaust experience. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Ingelesez) «Amy Gutmann | Princeton Magazine» www.princetonmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Ingelesez) «Amy Aims East – Philadelphia Magazine» Philadelphia Magazine 2006-06-19 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- The priciest Ivy League college will cost you $63,000 a year - Yahoo Finance. 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- Jacques Steinberg, "A Harvard Star in Black Studies Joins Princeton," New York Times, January 26, 2002, pA11
- «Penn Compact 2020» president.upenn.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (Ingelesez) Editorial, Reuters. «Top 100 World Innovative Universities Profile» U.S. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
- (PDF) "The Penn Compact 2020 : Office of the President : University of Pennsylvania". .
- (Ingelesez) Gutmann, Amy; Thompson, Dennis. (2012-04-22). The Spirit of Compromise: Why Governing Demands It and Campaigning Undermines It. Princeton University Press ISBN 9780691153919. (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).