Amy Chow
Amy Chow (San Jose, Kalifornia, 1978ko maiatzaren 15a) AEBetako gimnasta artistikoa da, eta 1996an txapeldun olinpikoa izan zen taldekako lehiaketan.[1][2][3]
Amy Chow | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Jose, 1978ko maiatzaren 15a (45 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Stanford University School of Medicine (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 44 kilogramo |
Altuera | 155 zentimetro |
![]() ![]() |
Kirolari ibilbidea
1994
Dortmundeko 1994ko Munduko Txapelketan zilarra lortu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren atzetik eta Errusiaren aurretik. Taldekideak hauek izan ziren: Dominique Dawes, Kerri Strug, Amanda Borden, Jaycie Phelps, Larissa Fontaine eta Shannon Miller.
1996
1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan (Estatu Batuak) urrea eskuratu zuen taldeen arteko lehiaketan —Errusia eta Errumaniaren aurretik—, eta zilarra barra asimetrikoetan, Svetlana Khorkina errusiarraren ondoren eta Bi Wenjing (brontzea) txinatarraren aurretik.
2000
Sidney 2000ko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Errumaniaren (urrea) eta Errusiaren (zilarra) atzetik, eta taldekideak Jamie Dantzscher, Dominique Dawes, Kristen Maloney, Elise Ray eta Tasha Schwikert izan ziren.