Amuarraina nafar erara

Amuarraina nafar erara nafar gastronomiako ohiko platera da. Arrain mota hau sukaldatzeko errezeta asko daude, baina orokorrean urdaiazpikoz beterik zartagi batean frijitutako amuarrainean datza. Aldaera batzuetan, urdaiazpikoa beharrean txingarra erabili ohi da. Nahiz eta jatorri nafarra izan, Euskal Gastronomiako beste herrialdeetan ere sobera ezaguna eta oso sukaldatua ere bada.

Amuarraina nafar erara.

Historia

Jada Aymerich Picaud fraideak Done Jakue bideari buruz idatzitako Codex Calixtinus idazlanean amurrainaren goraipamena burutzen du. Ernest Hemingway idazleak entzierro batean hildako adiskide baten omene taberna nafar batean aipatua zuen.[1]

Erreferentziak

  1. José Luis Castillo Puche, (1968), «Hemingway, entre la vida y la muerte», 143. orr.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.