Amsterdamgo Bankua
Amsterdamgo Bankua (nederlanderaz: Amsterdamsche Wisselbank) banku aitzindaria izan zen, 1609an eratu zen Amsterdamgo hirian, lehen banku zentral modernotzat jotzen dena.
![](../I/Saenredam_-_Het_oude_stadhuis_te_Amsterdam.jpeg.webp)
Pieter Saenredamek egindako Amsterdamgo udaletxe zaharraren irudia, non bankua sortu baitzen 1609an.
Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren azken hamarkadan zehar, 1790ean, Bankuaren dirua desagertu egin zen, eta urtearen amaieran bere burua kaudimengabe deklaratu zuen. Amsterdamgo udalak kontrolpean hartu zuen 1791. urtean. 1815. urtean Herbehereetako Erresuma sortu ondoren, bankua 1819an itxi egin zuten azkenean. 1814an sortutako Nederlandsche Bank-ek bete zuen, nagusiki, haren funtzioa.
« | Bankuaren seguritatea ez datza hantxe aurkitzen den urrean eta zilarrean soilik, Hiri osoaren eta Amsterdameko Estatu osoaren kreditua ere kontuan izan behar baita, hauen dirutzak eta errentak zenbait Erresumatakoak bezain handiak baitira, eta bankuak bertan utzitako diru guztiaz erantzun behar baitu derrigorrez.
1687 |
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.