Ampato
Ampato Peruko hegoaldeko jarduerarik gabeko sumendi bat da, Ampato mendikatean kokatua. Itsas mailaren gainetik 6.290 metroko garaiera du.
Ampato | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.288 m |
Prominentzia | 1.997 m |
Mota | mendi eta Geruza-sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°49′00″S 71°53′00″W |
Honen parte da | Peruko arku bolkanikoa |
Mendikatea | Ampato mendikatea |
Peruko eskualdea | Arequipa Department |
Leku geografikoa | Andeak |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1966 |
Sumendiaren izena aimarazko jamp'atu hitzetik dator. Hitz honek apo esan nahi du euskaraz.
Geografia
Ampato sumendiak bi gailur ditu. Batetik, iparraldekoak, itsas mailaren gainetik 6.150 metroko garaiera du. Bestetik, hegoaldeko tontor nagusiak, itsas mailaren gainetik 6.290 metroko garaiera du.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.