Amparo Amorós
Amparo Amorós Moltó (Valentzia, 1950eko otsailaren 4a) valentziar poeta, saiakeragilea eta literatura-kritikaria da.[1]
Amparo Amorós | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1950 (73/74 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, saiakeragilea eta literatura-kritikaria |
Biografia
Amparo Amorós Moltó Valentzian jaio zen 1950eko otsailaren 4an. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean, eta Bigarren Hezkuntzako Hizkuntza eta Literatura Espainiarreko irakaslea da.[2]
Idazle ibilbidea
Gaztetatik literatura-sorkuntzara eta giza diziplinen ezagutzara bideratuta, 1983an argitaratu zuen bere lehen liburua, Ludia (Madril: Rialp, 1983), eta Adonais poesia-sariaren akzesita jaso zuen.[3] Bi urte geroago, bere bigarren poesia-emanaldia iritsi zen liburu-dendetara: El rumor de la luz (Valentzia: Zarzarrosa, 1985). Berehala, La honda travesia del águila (Bartzelona: Ediciones del Mall, 1986) izeneko bertso-bilduma berria argitarau zuen. 1992an La Palma argitaletxeak hamarkada bateko poesia bildu zuen: Visión y destino, poesía 1982-1992 eta 2000. urtean Las moradas.[4]
Ohiko kolaboratzailea da Cuadernos Hispanoamericana, Cuadernos del Norte edo Litas aldizkarietan eta, besteak beste, El País, La Vanguardia egunkarietan.[5]
Isiltasunaren poetika
Amparo Amorós isiltasunaren poetika izeneko taldearekin lotu izan da. José Ángel Valente edo Jaime Siles egileek landutako korronte poetikoa da, eta XX. mendeko funtsezko irudietan ditu sustraiak, hala nola María Zambrano filosofo eta idazlea.[6]
Lanak
Poesia
Hauexek dira bere poema batzuk:[7][8]
- Las moradas. Palma de Mallorca: Calima, 2000. ISBN 84-89972-34-6
- Árboles en la música. Palma de Mallorca: Calima, 1995. ISBN 84-920468-0-5
- Visión y destino, poesía 1982-1992. Madrid: La Palma, 1992. ISBN 84-87417-27-2
- Quevediana. [Valentzia]: Consorcio ci d'Editors Valencians, 1988. ISBN 84-7575-301-9
- La honda travesía del águila. Barcelona: Edicions del Mall, 1986. ISBN 84-7456-349-6
- El rumor de la luz. Valencia: Zarzarrosa, 1985.
- Ludia. Madrid: Rialp, 1983 imp.. ISBN 84-321-2209-2
Saiakera
- El pensamiento de María Zambrano/ María Zambranoren pentsamendua. Fernando Savater, Jesús Moreno eta beste batzuekin lankidetzan. Madril, Zero, 1983. ISBN 84-31-70-5515.
Erreferentziak
- ISSN https://cvc.cervantes.es/literatura/aih/pdf/16/aih_16_2_195.pdf..
- Perfil de Amparo Amorós, en la web de la editorial La Palma, consultada el 18 de noviembre de 2018.
- Jaime Siles. (1983). La poesía como conceptualización. Ludia, de Amparo Amorós. Ínsula ISSN 0020-4536..
- Laurence Breysse-Chanet. (2002-2003). Las moradas de Amparo Amorós en su "noche viva". Serta: Revista iberorromanica de poesía y pensamiento poético ISSN 1137-8662..
- «Poetas Clásicos y Contemporáneos» www.poesiacastellana.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- La poética del silencio en las autoras españolas del último cambio de siglo centra el XV Seminario de Poesía. La Vnguardia 16 de noviembre de 2018.
- (Gaztelaniaz) «Poemas de Amparo Amorós - Poetas españolas» Isliada - Literatura Cubana (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- (Gaztelaniaz) «Poemas de Amparo Amorós en español - Poesías populares en PoemasAmoryAmistad.com» Poemas de Amor y Amistad (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).