Amortizazio
Ekonomian eta kontabilitatean, amortizazioa aldi ezberdinetan zehar balio iraunkor baten zatiketa adierazten duen termino bat da, balio osoa kuota ezberdinetan estaltzeko helburuarekin. Bi arlo ezberdinetan erabiltzen da, esanahi ezberdinekin:
- pasibo baten amortizazioa, ordainketa ezberdinetan zor baten itzulketa adierazten duena (adibidez, maileguaren amortizazioa 10 urtetan zehar burutuko da);
- aktibo finko baten amortizazioa, aktiboaren aldikako balio-galtzea aldi ezberdinetan zehar banatzen denean (adibidez, kamioia bizitza erabilgarria 10 urtekoa dela kalkulaturik, bere erosketa-balioa 10 urtetan amortizatuko da); aktibo baten kostua amortizatu egin dela ere esaten da aktiboak bere kostua baino handiagoak diren etekinak sortu dituenean.
Kanpo estekak
- Amortizazio ekonomikoa eta amortizazio finantzarioa, Gizapedian.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.