Amorrua (filma)
Amorrua (gaztelaniaz: Rabia) Sebastián Corderok zuzendutako filma da, Gustavo Sánchez Parra eta Martina Garcíak protagonizatuta. 2010eko maiatzaren 28an estreinatu zuten.[1]
Amorrua (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Rabia, la película |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko, Espainia eta Kolonbia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra |
Iraupena | 89 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sebastián Cordero (en) |
Gidoigilea(k) | Sebastián Cordero (en) Sergio Bizzio (en) |
Antzezlea(k) | |
Martina García Gustavo Sánchez Parra (en) Concha Velasco Icíar Bollaín Yon González Xabier Elorriaga Alfonso Torregrosa Asier Hormaza Anartz Zuazua Àlex Brendemühl (en) Fernando Tielve (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Guillermo del Toro |
Argazki-zuzendaria | Enrique Chediak |
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Jose Maria igeltseroa eta Rosa etxeko langilea Hego Ameriketatik Europara etorritako etorkinak dira. Espainian lan egiten dute eta duela aste bi harreman bat hasi dute. Jose Mariak izaera aldakorra du eta, berarekin eztabaida bat izan ostean, bere ugazaba hil egingo da, "istripu" baten eraginez. Jose Mariak ez du zer egin jakingo eta Rosaren lantokian, luxuzko etxe batean, ezkutatuko du bere burua, hari ezer esan gabe.[2]
Pertsonaiak
- Martina García: Rosa
- Gustavo Sánchez Parra: José María
- Tania de la Cruz: Viviana
- Karlos Aurrekoetxea: Mekanikaria
- Yon González: Adrián
- Javier Tolosa: Ugazaba
- Concha Velasco: Torres andrea
- Xabier Elorriaga: Torres jauna
- Alfonso Torregrosa: Polizia 1
- Asier Hormaza: Polizia 2
- Àlex Brendemühl: Álvaro
- Icíar Bollaín: Marimar
- Carmen Parra: Bikia 1
- Maria Parra: Bikia 2
- Fernando Tielve: Esteban
- Anartz Zuazua: Lainoztatzailea
- Jeremy Xabier Vargas: Joselito
Erreferentziak
- imdb.com
- EiTB. Zinema Euskaraz > Amorrua. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.