Amorro
Amorro Nafarroako mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. Bere garaiera, 1348 metrokoa da, eta Beriain menditik gertu dago, ekialdean Irañeta mendatea eta mendebaldean Uharte Arakil mendatea dituelarik. Andia mendilerroko begiralekurik apartenetakoena da. 900 metro inguruko goitiera du.
Amorro | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.348 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′13″N 1°56′46″W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Irañeta |
Mendikat | Mendikat |
Abiapuntuak
Irañetatik, Irañetako mendateko bidetik igotzen da toki honetaraino, Satrustegi eta Beriain mendien artean dagoen larredia. Toki honetatik erlaitz harritsua jarraitu behar da eskumatarantz lehen tontor batetara heltzeko. Ia jaitsierarik gabe, ibilaldia jarraitzen da Amorro mendiaren tontor bikoitzerantz.
Beste aukera bat Uharte Arakiletik abiatzea da, izen bereko mendatera igo, hortik Beriain mendira eta Amorro mendirantz desbideratu, berriz jaisten hasi aurretik.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |