Amoros baztertua
Amoros baztertua edo Pazkoetan den alegerena[1] euskarazko balada bat da, ahozko tradiziotik datorkiguna. Baladan gertatzen diren kontakizunak, kondairak dionez, XIX. mendeko gertakizunak dira,[2] eta bizkaieraz jasota daude. Euskal baladei, euskal kontapoesia deitzen zaie ere bai, izan ere, bere izaera narratiboagatik.
Hasiera
Amoros baztertua edo Pazkoetan den alegerena Mendekoste jaiari dagokio, eta Azkueren herri kantutegian partzialki baino ez dira agertzen. Ez dira asko estilo honetako konposizio osoak jatorrizko bertsioan[3], baina aztarna nabarmenak geratzen dira kantutegian.
Kondairak dionez, balada honetan maitasunaren gaia lantzen da eta maitale baztertuaren zoritxarrak deskribatzen ditu. Hau, bere maitalearen ezkontzara gonbidatu gisa doa. Balada hau, amodio zahar baten aitorpen publikoaren parekoa da, zeina ezin izan baitzen oharkabean pasa ekitaldira joandako ikasle baten oharkabean. Haren kontra desegiten dira, azkenean, atsekabetutako maitalearen haserreak .
Lehenik eta behin, Jose Maria Satrustegik jasotako baladaren jatorrizko testu osoa kopiatu, eta, ondoren, gaztelaniazko itzulpena emango da.
« |
Pazkuetan den alegerena Pazkua mayatzekua Pazkua mayatzekua zan da Jaiki nintzaren goizian Jaiki nintzaren goizian eta Pasiatzeko kalian Pasiatzeko kalian eta Egunian edo gaubian. Egunian da gaubian eta Izarra argi donian Izarra argi donian eta Laztantxuaren aurrian. Neure laztana kalean dabil Aide aundiak konpitzen eta Konbitearen emaiten Neroni ere konbiaturik nago Eztai ortara juaten Egun bat lagun ikus nituben Atal ondoan sartutzen Beste orrenbeste edo geiago Eskaleretan iyotzen Nere laztana-n eztai oietan Guk jan genduben usoa Beste guziak kunplitu eta Laztanandoko egoa Nere laztana mai goienian Ni barrenian egoiten Goguak baretz, baretz, baretz da. Biotzak ez du laguntzen Ark neri gainu, nik ari gainu Alkar genduben penatzen Alkar genduben penatzen eta Arimea re lainatzen. Estudiante barbailasku bat Asi zitzaigun kargu artzen, "In seculorum gerta eztailela Meza berria ematen Meza berria ematen eta Urre kalizia goratzen Estudiante barbailaskua Noiz eman bear dok mezea? Ire mezearen diruarekin Egia bear diat lobea... |
» |
Esan bezala, Amoros baztertua balada euskal tradizioan sortua da, baina gaztelaniazko tradiziora ere igaro da.
« | (Gaztelaniaz)
La más alegre de las Pascuas es la Pascua de mayo. era la Pascua de mayo y me levanté por la mañana. me levante por la mañana y a pasear por el poblado a pasear por el poblado y, durante el día y la noche, durante el día y la noche y la luz del cielo estrellado. a la luz del cielo estrellado y en presencia del amado. Mi amada recorre las calles pensando en los mas allegados y cumpliendo con los mas allegados y llamando a los convidados También yo estoy invitado a este banquete de boda. Vi cerca de cien comensales franquear la puerta del paso y subían por la escalera por lo menos otros tantos Nosotros comimos paloma en el banquete de mi amada y después de cumplir con todos para ella quedaron las alas. Mi amada en la cabecera y yo al fondo de la mesa, Me atrae, me atrae el alma y el corazón no me acompaña Me hacía señas y yo ella y nos causábamos gran pena nos causabamos gran pena y y se nos nublaba el alma. A un estudiante intempestivo le dio por observarnos, Empezó a darse cuenta y también a hacernos cargos. " In seculorum" llegue a decir la primera misa a decir la primera misa y ni a cantar la epístola, a cantar la epístola y ni a levantar el cáliz de oro Estudiante intempestivo cuándo va a ser tu misa nueva? Quiero hacerme una copa con el estipendio de ella.. |
» |
Bertsioak
Amoros baztertua baladaren zenbait aldaera jaso dira. R.M Azkuek kondairaren berri eman zuen bere Euskalerriaren Yakintzan[4] eta kondairarekin batera, baladaren aldaera baten zati berriak.
Batetik, 1027. orrialdean Urdiaingo Maria Ondarrari jasotako balada aipatzen da.
« |
Pazkoetan den alegerena Pazkoa maiatzekoa, Pazkoa maiatzekoa zan da jaiki nintzanean goizea Jaiki nintzanean goizean eta paseatzeko kalean, paseatzeko kalean eta egunean da gabean. Egunean da gabean eta izarra argi donean, izarra argi donean eta laztantxuaren aurrean. Gure laztantxua kalean dabil aideak konbidatutzen, egun bat edo geiago atalondoan sartutzen. Beste arenbeste edo geiago eskaleretan igotzen. Gure laztanaren eztaietan guk jan genduen usoa, beste guztiak konplitu eta laztanandako egoa. Ark niri gainu, nik ari gainu alkar genduen penatzen, alkar genduen penatzen eta arima ere lainatzen. Sekularean gerta estailarik Meza berrian ematen, Meza berrian ematen eta Epistolaren kantatzen, Epistolaren kantatzen eta urre-kalizea goratzen. |
» |
Bestetik, 1984. urtean Joseba Lakarra, Koldo Biguri eta Blanca Urgellen edizioari begira ere honako bertsio[5] hau egin da, 52 orrialdean aurkitu ditzakeguna.
« |
Garagarrilean eguna bero goizean intza denean, goizean intza denean eta eguna klaro denean. Nere laztana kalean dabil aide aundiak konplitzen, aide aundiak konplitzen eta konbitearen emaiten. Egun bat lagun ikus nituen eztai-etxean sartutzen, beste orrenbeste ta bi geiago eskaleretan igotzen. Nere laztanaren eztaietan neronek yan nun usoa, neronek yan nun usoa eta nere laztanak egoa. Nere laztana mai-goienean ni barrenean egoiten; ark neri ginu, nik ari ginu alkar genuen penatzen. Alkar genuen penatzen eta anime aren lainatzen, estudiante Bailarangoa asi zitzaigun ubartzen. Estuadiante Bailarangoa, noiz eman bear dok mezea? Ire mezearen diruarekin egin bear diat lobea. |
» |
Beste aldaera batzuk
Jose Maria Satrustegik, Fontes linguae vasconum aldizkarian azterketa luze eta jakingarria egiten du kanta honi buruz. Hala ere, 1965. urtean, Urdiango Sabas Aguirrek eta 1966. urtean Juana María Zufiaurrek izan dira bertsio horiek zabaldu dutenak[5]
1965. urtean Urdaingok emandako bertsioa:
« |
Pazkuetan dan alegrerena Pazkua Maiatzekua Pazkua Maiatzekua zan da Jagi nintzan goizean Pasiatzeko kalean eta Izarra klaro donian Izarra klaro donian eta Laztantxuaren aurrean Gure laztana kalean dabil Aidiak gombiatutzen Nerori ere gombiaturik nago Eztaiotara juaten Egun bat gizon edo geiago Atal-entraran sartutzen Beste orrembeste edo gaiago Eskaleretan iotzen Gure laztanan eztia oietan Usua guk jan genduan Beste guztiak kunplitu eta Laztanandako egua Gure laztana mai goienian Ni barrenian esaten Zuk ari gainu arek neri gainu Alkar genduben penatzen Eta arimea ere lainatzen Secula ere gerta eztala Meza berria ematen Eta epistolia ere kantatzen Epistolia kantatzen eta Urre kalizia goratzen Estudiante barbailaskua Asi ze-zitzaigun kargu artzen. |
» |
1966. urtean Zufiaurrek emandako bertsioa:
« |
Urtian den alegerena Pazkua Maiatzekua; Pazkua Maiatzekua zan da Jaiki nintzaren goizian, Jaiki nintzaren goizian eta Pasiatzeko kalian, Pasiatzeko kalian eta Egunian edo gaubian, Egunian da gaubian eta Izarra argi denian Neure laztana kalian dabil Aidiak gonbiatutzen, Neure gonbiaturik nago Eztaietara juaten. Egun bat gizon ikus nituben Etxiartan sartutzen, Beste orrenbeste Beste bi geio Eskileretan iyotzen Neure laztanan eztaietan Nik jan nuben usua, Nik jan nuben usua eta Arek jan zuben egua Neure laztana mai goienian, Ni barrenian esaten (eseriten?), Arek niri gainu nik ari gainu Alkar genduben penatzen. Estudiante barbailasku bat Asi zitzaigun igartzen, ln seculorum eztailela izan Meza berririk ematen. |
» |
Gainera, 1994.an urtean, Hiru Truku talde akustikoak, hala nola; Ruper Ordorika, Joseba Tapia eta Bixente Martínez, Mendebaldeko Euskal Baladak diskoa argitaratu zuten. Bertan, Bizkaiko balada eta abesti desberdinak agertzen dira. Haien artean, Pazkoetan den alegerena bertsioa [6] aurki dezakegu.
« |
Pazkuetan dan alegerena Pazkua Maiatzekua. Pazkua Maiatzekua zan eta jaiki nintzaren goizian. Jaiki nintzaren goizian eta pasiatzeko kalian. Pasiatzeko kalian eta egunian ta gaubian. Egunian ta gaubian eta izarra argi donian. Izarra argi donian eta laztantxuaren aurrian. Neure laztana kalian dabil ahaide haundiak konplitzen. Ahaide haundiak konplitzen eta Konbitearen emaiten. Nere laztana mahai goienian ni barrenian egoiten. Gogoak baietz, baietz, baietz eta bihotzak ez du laguntzen. Hark neri gainu, nik hari gainu. alkar genduben penatzen, alkar genduben penatzen eta arimea re lainatzen. Estudiante barbailasku bat hasi zitzaigun igartzen. Hasi zitzaigun ubartzen eta hasi zitzaigun kargu hartzen. Estudiante barbailaskua noiz eman behar dok mezea? Hire mezearen diruarekin egin behar diat lobea? |
» |
Erreferentziak
- Euskal erromantzeak = Romancero vasco. Sendoa Argitaldaria 1998 ISBN 84-89080-68-2. PMC 41951951. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Pazkoetan den alegerena - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- «Gil-Casares Satrustegui, Ramon» International Year Book and Statesmen's Who's Who (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- «EUSKALERRIAREN YAKINTZA - Buscar con Google» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- Dialnet, Universidad de La Rioja. (2002-06-30). «Dialnet (Servicio de Difusión de Alertas en la Red)» Contextos Educativos. Revista de Educación 0 (5): 276. doi: . ISSN 1695-5714. (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- «Hiru Truku: Nafarroako Kantu Zaharrak | Canción con todos» www.cancioncontodos.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).