Amoralismo

Amoralismo morala sineste soila dela, eta oinarri objektibo orokorrik ez duela dioen filosofi dotrina da. Stirner eta Miixeren sistema filosofikoa. Ongi ala gaizki jokatzea moralaren kanpoko zerbaitek gidatu behar du horien ustez, eta betebehar eta zigor guztiak arbuiatzen dituzte.[1]

Amoral hitza pertsona bati edo norbaitek egiten duen obra bati buruz deitu ahal dezan adjektiboa da. Terminoak pertsona batera igortzen duenean, moralez husturik balego aurkezten du. Beste parte batez, lan batera igortzen duenean amaierako moralari buruz hitz egiten zaude.

Amoralismoaren filosofia XIX.mendean sortu zuten Stinersek eta Nietzschek.

Banakako arrazoi eta zoriontasuna du iturburu bakarra: aginduak edo inposizioak, tradizioak, legeak... ezeztatzen ditu. Amoralismoak ez du ongiaren kontrakoa bultzatzen baizik eta gizakien bizitzeko jarrera aintzat hartzea. Kierkegaard daniarrak oso antzekoa den kontzeptu bat proposatu zuen: amoralki baina espiritutasunez bizitzea, beti kristau fedean oinarriturik.

Amoralismoa filosofiaren kontzeptu bitalistekin, zuzenbidean kontratualismoarekin eta politikan boluntarismoarekin lotuta dago. Amorala filosofia egoistetan ager dezake, existentzialismoan edo absurdoaren filosofian.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.