Amor a mil
Amor a mil Caracol Televisiónek eta Buena Vista Internacionalek 2001ean ekoitzitako kolonbiar telenobela bat izan zen. Manolo Cardona eta Patricia Vásquezek protagonizatua eta Margarita Ortega eta Luis Fernando Hoyosen parte hartze antagonistarekin. Automobilismoaren munduan girotu zen, telebista kateak espero zuen bezain ondo hasi ez zen arren.
Amor a mil | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Kolonbia |
Atalak | 124 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telenobela |
Hizkuntza | gaztelania |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2001 |
Amaiera-data | 2001 |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bogota |
Sinopsia
Hau Alejandra eta John Hectorren istorioa da. Alejandra abiaduraren zale sutsua da, beti amestu du korritzearekin, baina bere aitak galerazi egiten dio. John Hector kotxeenganako zapuztutako pasio bat duen auzoko mekanikari bat da.
Alejandra Gabriel izeneko pilotu ezagun batekin ezkonduko da. Baina euren harremana John Hector bere bizitzara iristearekin batera mehatxatua geratuko da.
Aktoreak
- Patricia Vásquez: Alejandra Guerrero
- Manolo Cardona: John Héctor Afanador
- Margarita Ortega: Magnolia Guzmán
- Luis Fernando Hoyos: Gabriel Ferrara
- Julio César Luna: Augusto Guerrero
- Karen Martínez: Diana McKenzie
- Hernando Casanova: Vicente Secretario
- Fernando Arévalo: Roberto Gordillo
- Patricia Polanco: Mila de Ferrara
- Carlos Humberto Camacho: Enrique Guerrero
- Javier Gnneco: Manuel Guzmán
- Julián Román: Kevin Abelardo McKenzie
- Joavany Álvarez: Camilo Yucatán
- Claudia Arroyave: Isabel Afanador
- John Ceballos: Gerardo “Geraldine”
- Julio Escallón: Mario Francisco 'Pacho' Jaimes
- Álvaro Lemmon: Jesús McKenizie
- Andrés Martínez: Sebastián Yucatán
- Luis Alfredo Velasco: Gustavo
- Consuelo Moure: Miryam de Guerrero
- Gloria Gomez
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Harold Trompetero / Sergio Osorio
- Istorioa: Natalia Ospina
- Libretoak: Natalia Ospina / Andrés Salgado
- Ekoizle exekutiboa: Mauricio Ruiz
- Edizioa: Luz Dary Alarcón
- Zuzendari laguntzailea: Luís Orjuela
- Musika departamendua: Alejandro Gómez
Zuzendaritza
Harold Trompeterok istorioaren 100 atal zuzendu zituen, eta Sergio Osorio arduratu zen gainontzeko atal guztietaz.